NEKAZARIEN PROTESTAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ipar Euskal Herriko laborariek altxa dute A-64 errepideko blokeoa

Dermatosi nodularraren inguruan aurrerapausoak lortu dituztelako erabaki dute erretiratzea. Hala ere, zikinkeria ugari gelditu da errepidean eta egunak beharko dituzte erabat garbitu eta libre uzteko.
laborariak-protestas-beskoitze-traktoreak
Protestak Beskoitze inguruan. Argazkia: Euskal Irratiak.

CR64 mugimenduko laborariak erretiratu dira Ipar Euskal Herria zeharkatzen duen A-64 autobidetik. Pirinio Atlantikoetako Prefekturarekin dermatosi nodularraren inguruko hainbat neurri adostu dituzte eta protestak amaitzea erabaki dute.

Behiei eragiten dien gaitz honen aztarnaren bat topatuz gero etxaldeko abere guztiak akabatzeko araua indarrean dagoela eta, Ipar Euskal Herriko laborariek protestak hasi zituzten duela bi aste. Besteak beste, A-64 errepidea erabat blokeatu zuten.

Akabatze horiek bertan behera uztea lortu ez badute ere, Prefekturarekin izandako negoziazioetan hainbat aurrerapauso lortu dituzte txertaketei, protokoloari eta diru-laguntzei dagokienean.

Ostegunean, Biarnoko tartetik erretiratzea erabaki zuten laborariek eta gaur, ostirala, Ipar Euskal Herriko tartea ere utzi dute. Hala ere, zikinkeria ugari gelditu da errepidean, tartean, enborrak edota pneumatikoak, eta egunak beharko dituzte oztopo guztiak kendu eta errepidea erabat garbi uzteko. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X