2025. urtea beroenetan hirugarrena izan zen, eta 2023tik izandako batezbestekoak 1,5 °C-ko muga gainditu du
2025ean, munduko batez besteko tenperatura 14,97 °C-koa izan zen, 1991-2020 erreferentziako aldiko batezbestekoa baino 0,59 °C beroagoa. Europan ere 2025a beroenetan hirugarrena izan zen, batez besteko tenperatura 10,41 °C-koa izan baitzen, 2024ko errekorra baino 0,30 °C baxuagoa baina batezbestekoa baino 1,17 °C altuagoa.
BEROTZE GLOBALA
2025a inoiz erregistratutako hirugarren urterik beroena izan zen, baina 2023tik lehen aldiz hiru urteko aldi batean munduko tenperaturek batez beste 1,5 °C gainditu dute industria aurreko maila, Parisko Akordioan berotze globala epe luzera mugatzeko ezarritako atalasea, hain zuzen ere.
Iazkoa 2023koa baino 0,01 °C hotzagoa eta 2024koa baino 0,13 °C epelagoa izan zen (urte hori izan zen inoizko beroena), Epe Ertaineko Aurreikuspen Meteorologikoen Europako Zentroak (CEPMPM) asteazken honetan argitaratutako urteko txostenaren arabera. Zentro horrek Copernicusen Klima Aldaketaren Zerbitzuak (C3S) eta Zaintza Atmosferikoaren Zerbitzuak (CAMS) kudeatzen ditu Europako Batzordearentzat.
Zehazki, 2025ean munduko batez besteko tenperatura 14,97 °C-koa izan zen, 1991-2020 erreferentzia aldiko batezbestekoa baino 0,59 °C beroagoa.
Hirugarren urte beroena, baita Europan ere
Europan ere hirugarren urterik beroena izan zen 2025a, batez besteko tenperatura 10,41 °C-koa izan baitzen, 2024ko errekorra baino 0,30 ºC baxuagoa bai, baina batezbestekoa baino 1,17 °C epelagoa.
2025a erregistroetan beroena izan ez zen arren, azken hiru urteetako (2023-2025) tenperatura globalek "industria aurreko (1850-1900) batezbestekoa 1,5 °C-tan gainditzea eragin zuen, hiru urteko aldi batek 1,5 °C-ko muga gainditzen duen lehen aldia", txostenak azpimarratzen duenez.
Horren arrazoi nagusiak dira atmosferan berotegi-efektuko gasak metatzea eta itsasoaren gainazaleko tenperatura bereziki altuak izatea ozeano osoan, El Niño fenomenoaren eraginez, klima aldaketak larriagotutako ozeano-aldakortasuneko beste faktore batzuez gain.
Mauro Facchini EBko Lurraren Behaketako buruaren hitztean, "gutako inork ez zuen mugarri honetara iritsi nahi".
2025ean, gainazaleko airearen batez besteko tenperatura globala industriaurreko (1850–1900) maila baino 1,47 °C handiagoa izan zen, 2024an lortutako 1,60 °C-ko mailatik behera, hala ere, erregistratutako urterik beroena.
Epe luzerako berotze globalaren egungo maila industriaurreko maila baino 1,4 °C handiagoa da, eta, beraz, egungo berotze erritmoaren arabera, Parisko Akordioan ezarritako 1,5 °C-ko mugara "hamarkada honen amaierara irits gintezke, aurreikusitakoa baino hamarkada bat lehenago".
Ez da herrialderik berotzetik salbu denik
"Mundua azkar ari da hurbiltzen Parisko Akordioak ezarritako epe luzeko tenperatura mugara; eta gainditu egingo dugu, ziurra da. Orain erabaki behar duguna da nola kudeatu ondoen gainditze saihestezin hori eta horrek gizarteetan eta sistema naturaletan dituena ondorioak", azaldu du Calro Buontempo C3Sko zuzendariak. Azken 11 urteak beroenak izan direla gogorarazi du.
Iaz, batez besteko tenperatura altuena erregistratu zen Antartidan eta bigarren altuena Artikoan.
Markak hautsi ziren munduko beste eskualde askotan ere, bereziki ipar-mendebaldeko eta hego-mendebaldeko Ozeano Barean, ipar-ekialdeko Atlantikoan, Europako ekialdeko eta ipar-mendebaldeko muturrean eta Asia erdialdean.
Samantha Burgess C3Sko klimarako arduradun estrategikoak txostenaren aurkezpenean azaldu duenez, "ez dago klima aldaketatik salbu den herrialde ez hiririk".
Izan ere, 2025ean, munduko lurrazalaren erdiak estres termikoko ohi baino egun gehiago izan zituen, hau da, 32 °C-ko edo gehiagoko sentsazio termikokoak; Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) mundu mailako klimarekin lotutako heriotzen kausa nagusi gisa onartua du estres termikoa.
Bestalde, eremu lehor eta haizetsuetako tenperatura altuen ondorioz baso-suteak errazago hedatzea ekarri zuen, eta horiek kutsatzaile atmosferiko toxikoak eragin zituzten, Europako zenbait lekutan (Espainia barne) eta Ipar Amerikan, esaterako.
Hala eta guztiz ere, CEPMPMk eta Copernicusek nabarmentzen dutenez, litekeena da 2026a bost urte beroenen artean egotea eta El Niño edo horren gisako fenomeno bat gertatzea; bestela esanda, erdialdeko eta ekialdeko Ozeano Bareko urek ezohiko beroketa jasatea, mundu osoko erritmo mtereorologikoen eraginez.
"Denbora kontua besterik ez da. Kontua ez da gertatuko ote den, baizik eta noiz gertatuko den, urte honen amaieran izan daiteke, datorren urtean edo bi urte barru", ohartarazi du Buontempok.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gazte bat atxilotu dute Gipuzkoan, 764 Sareko Espainiako erreferente nagusitzat jota
Ertzaintzak, Mossos d'Esquadrak eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute. 2026ko urtarriletik apirilera bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egozten diote.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetan ez da kontzerturik egongo abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertu horiek bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.