TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

67 urteko gizon bat hil da Zornotzan, auto baten eta kamioi baten arteko istripuan

Larrabetzuko Horma Ondo jatetxeko Mikel Bustinza sukaldari ezaguna da hildakoa. Aparkatuta zegoen kamioi baten azpira sartu da autoarekin. 

Istripua Zornotzan

67 urteko gizon bat hil da Zornotzan izan den trafiko-istripu batean. Auto batek aparkatuta zegoen kamioi baten aurka talka egin du, eta, kolpearen ondorioz, autoaren gidaria tokian bertan zendu da. Larrabetzuko Horma Ondo jatetxeko Mikel Bustinza sukaldari ezaguna da hildakoa.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 13:50ean izan da ezbeharra, Bi-3334 errepidean, Bilborako noranzkoan. 

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko. 

Errepidea itxita egon da, harik eta istripua izan duten ibilgailuak erretiratu dituzten arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X