Larrañazubi ikastetxeko familiek salatu dute Eusko Jaurlaritzak ikasleen "eskola-porrota" eragingo duela
A eredua eskaintzen duen Getxoko ikastetxe hau da, ikasle faltagatik, hurrengo ikasturtean ateak itxiko dituenetako bat. Familiek salatu dutenez, ikasle "denei ez zaie bermatu" A ereduan ikasten jarraitu ahal izago dutenik.
Getxoko Haur eta Lehen Hezkuntzako Larrañazubi ikastetxeko familiek salatu dute Eusko Jaurlaritzak "eskola-porrotera" bultzatzen dituela ikastetxe horretako ikasleak, hurrengo ikasturteko itxiera "ezustean" dekretatu duelako.
Ostegun honetan Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Bizkaiko 12 ikastetxe publikoei eragingo dien sei "integrazio prozesu" iragarri ditu, matrikulazioak behera egin duelako. Horren ondorioz, Bilbo, Getxo eta Leioako lau ikastetxek ateak itxi beharko dituzte eta horietako bat da Getxoko Larrañazubi eskola, A eredua (gaztelania komunikazio-hizkuntza gisa duena) eskaintzen duen zentroetako bat.
Ohar baten bidez, ikastetxeko Familien Elkarteak gaztelaniaz eskolatu diren ikasleen "erabateko kalteberatasun- eta babesgabetasun-egoera" gaitzetsi du eta salatu du ikasle guztiei ez zaiela bermatu "A eredua duen beste ikastetxeren batean plaza" izango dutenik.
Horrez gainera, elkarteak azpimarratu du Larrañazubin autismoa eta, "ezintasun larrien edo garapen-nahasmendu larrien ondorioz", beste hezkuntza-premia berezi batzuk dituzten haurrentzako gela berezi bat duela. Nabarmendu duenez, haur horiek, "oso gaztetatik gaztelaniaz eskolatuta egon ondoren, hezkuntza-atzerapen larria eta krisi emozionala izan ditzakete, ezagutzen ez duten hizkuntza batean eskolatuz gero".
Era berean, Eusko Jaurlaritzak ikastetxe horrekin duen "inplikazio eskasa" deitoratu dute eta salatu dute iazko 2 urteko gela "inolako justifikaziorik gabe" itxi zutela.
Ilse Saiz familien elkarteko presidentearen ustez, Eusko Jaurlaritzaren erabakia "haurren eskubideen urraketa nabarmena da, aukera-berdintasuna eta egungo hezkuntza-eredua benetan eskuratzeko aukera kentzen baitie". Defendatu duenez, "kualifikazio handiko profesional nazional eta atzerritar askok" A eredua nahiago dute, eta adierazi du langile horiek Euskadira lanera etortzea baztertu dezaketela "hezkuntza-alternatiba pluralik ez badago".
Zure interesekoa izan daiteke
Ospakizuna lehertu da Orion eta Donostian, Kontxako bandera irabazita
Ospakizunetan dira igande osoan Orion, herriko arraunlariek Kontxako Bandera eraman ostean: 34. astindu dute gaur. Herritarren babesa jaso dute beste behin ere arraunlariek. Eguneko beste txapeldunak Arraun lagunakekoak izan dira. Eguerdian hasi dute ospakizuna zaleekin, Kontxako bandera preziatua bosgarrenez irabazi ondoren.
Lurraldebusek Donostiatik Eskuzaitzeta industrialdera eta Zubietara doan linea berria estreinatuko du irailaren 21ean
Linea berriak industrialdeko langileei emango die zerbitzua, baita Zubietako espetxera joaten direnei eta Zubietara joaten diren Realeko zaleei ere.
Giro aparta Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak jai giroz bete du Donostia, kolore ugariz. Familiek, gazteek eta beteranoek traineruen emozioa partekatu dute, eta ertzetatik animatu dituzte euren taldeak. Poza bereziki nabaria izan da Arraun Lagunak eta Orio taldeen zaleen artean, euren traineruen garaipena ospatu baitute.
Imsersoren bidaiak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri Hego Euskal Herriko pentsiodunentzat
Nafarrentzat astelehenean abiatuko da plaza eskuratzeko epea, eta EAEko pentsiodunentzat, asteazkenean. Guztira, ia 900.000 plaza eskainiko dira penintsulako kostaldera eta uharteetara joateko edo bospasei eguneko bidaiatxoak egiteko.
Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela
Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.
Ceutako 860 migratzaile baino gehiago aldi baterako instalazio egokitu berri batera eraman dituzte
Jaurlaritzak 4.300 plaza inguru izango ditu aldi baterako, eta datozen egunetan 6.000 plaza baino gehiago izango direla aurreikusi du.
AEBk Kuban ezarritako "setioa" salatu dute Bilbon, Silvio Rodriguezen kontzertuaren aurretik
Manifestariek Kubako eta hainbat herri zapalduren banderak eraman dituzte. "Nazio Batuetan urtero giza eskubideen urraketa masiboa gaitzesten den arren, gobernu gehienak geldi daude", salatu dute. "Argia eta Indarra Kubarentzat. Blokeoaren aurka, Energia Kubarentzat" kanpaina solidarioa babesteko ere balio izan du protestak.
Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian
Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaririk lanean, eta, hori dela eta, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.