N-634 errepidea itxita egongo da Zumaia eta Getaria artean denboralea baretu arte
Itsasaldeko arriskuagatik jarritako abisuak astelehen honetako goizeko seiak arte egongo dira indarrean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak N-634 errepidea itxi du Zumaia eta Getaria artean, olatu handiak daudelako kostaldean, eta denboralea baretu arte egongo da itxita.
Ingrid depresioaren eraginpean izango gara gaur, eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarriko du EAEko kostaldean, haize-bolada bortitzak eta 5-6 metroko olatuak izango direlako.
Haizeagatik ezarritako alerta laranja Bizkaiko eta Gipuzkoako haizeguneetan egongo da aktibo. Euskalmeten iragarpenaren arabera, eguerditik eguna amaitu arte, mendebaldeko haizeak gogor joko du eta 120 km/h-tik gorako ufadak izan litezke aipatu lurraldeetan, bereziki kostaldean. Itsasoan ez da giro izango: lehen bi milietan alerta laranja egongo da indarrean 15:00etatik 24:00etara nabigaziorako. Olatuen altuera adierazgarria 5 metrokoa izango da arratsaldean, eta 6 metrora irits daiteke azken orduetan.
Itsasaldeko arriskuagatik nabigaziorako ezarritako alerta laranjak indarrean jarraituko du astelehenean (00:00-06:00), 5-6 metroko olatuak espero baitira. Haizeagatik Bizkaiko eta Gipuzkoako haizeguneetan abisu horia egongo da aktibo gauerditik 03:00ak arte, 100 km/h-tik gorako ufadak izan daitezkeelako. Olatuen zipriztinengatik ezarritako abisu horia ere gauerditik 06:00ak arte egongo da indarrean. Nabigazioari ezarritako alerta laranja abisu hori izango da 06:00etatik eguerdira arte. Olatuen altuera adierazgarria 3,5 metrokoa izango da.
Elurraren eraginari dagokionez, kontuz ibiltzeko eskatu dute Herreran eta Opakuan, baina gainerakoan normaltasuna izango da nagusi EAEko errepideetan.
Nafarroan, Belaguako NA-137 errepidea itxita dago Juan Pitotik aurrera, NA-2011 errepidea Zaraitzutik iparraldera eta NA-2012 errepidea Otsagabitik Iratira.
Zure interesekoa izan daiteke
Azkenekoz Fustiñanan ikusi zuten 17 urteko neska baten bila ari dira
Zabaldutako datuen arabera, 1,60 metro luze da, gorpuzkera mehea du, eta begi marroiak eta ile beltz luzea ditu.
Hiztunen Berdintasunaren Alde: "Gure plataforma ez dago inongo trama, konplot edo konspiraziorekin nahastuta"
Elkarteak defendatu du bere jarduera bakarra Osakidetzako langileen "lan-eskubideen defendatzea" dela, eta ziurtatu du "erkidegoko bigarren hizkuntza" den euskara "beti errespetatzen" dutela.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik
Biktimak jarritako salaketaren arabera, San Frantzisko kaleko atari batean sexu-erasoa egiten saiatu zen atxilotua, 42 urteko gizona. Sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta atxilotu dute.
Epaiaren zain gelditu da Ekain Perrinoren aurkako eraso homofoboaren auzia, akusatuek deklaratu ostean
Asteazken honetan deklaratu dute hamaika akusatuek. Guztiek ukatu dute biktimaren aurkako irain homofoboak egin izana eta haren orientazio sexualagatik eraso egin izana. Batek onartu du biktimarekin borroka izan zuela, baina esan du ez zuela beste inork parte hartu.
Euskara Denontzat elkarteak onartu egin du Errenteriako lan-eskaintzaren kontrako helegitea jartzera animatu izana, baina ukatu egin du talde antolaturik dagoela
“Bizpahiru kasutan” laguntza eta defentsa juridikoa eskaini zutela dio Sabin Zubiri Euskara Denontzat elkartearen kideak, eta ikerketarekin “seinalamendu kanpaina” bat bultzatzea leporatu dio Argiari.
Miranda Ebroko sutea krimen matxista dela baieztatu du Marlaskak
Barne ministroak adierazi duenez, sutearen ustezko egilea eta horren bikotekide ohia, Dolores, 58 urtekoa, VioGen sisteman zeuden, baina ez bien arteko harremanagatik. Gizonezkoaren kasuan, 2007an egon zen erregistratua, eta emakumezkoaren kasuan, 2008an. Une honetan, ez zeuden aktibo VioGen sisteman.
Hiru emakume hil dira eta lau lagun zauritu, Miranda Ebron "nahita" eragindako sute batean
Agintariek baiztatu dutenez, bart 22:45 inguruan piztutako sutea "nahita" eragindakoa izan da; egileak poliza-etxean bere burua entregatu du eta atxilotu egin dute. Hildakoak 78, 58 eta 23 urteko hiru emakume dira.
Hizkuntza politikari buruzko "konspirazio teoriak" sortu nahi izatea eta lan eskubideak defendatzen dituztenak "seinalatzea" salatu du Euskadiko CCOOk
Sindikatuak zabaldutako ohar baten arabera, zenbaitek "existitzen ez den oldarraldi judizial" gisa aurkeztu nahi izan dituzte lan eskaintza publikoetako hizkuntza eskakizunen aurka jarritako helegiteak.
Nafarroan sexu eraso bat egitea egotzita atxilotze agindua zuen gizon bat atxilotu dute Kolonbian
Atxilotua Kolonbiako Fiskaltza Nagusiaren esku utzi dute, estraditatu zain.
Atzo arratsaldetik agertu ez den 82 urteko arrantzale baten bila ari dira Mendexa inguruan, lurrean eta itsasoan
Lekeitioko bizilaguna lapak hartzera joan zen atzo arratsaldean eta ez zen etxera itzuli. Gauean bezala, goizetik ere bertan daude erreskate eta larrialdi taldeak.