TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berriz itxi dute N-634 errepidea Zumaia eta Getaria artean, itsas denboraleagatik

Olatuek gogor jotzen duten errepide bat delako hartu du neurria Segurtasun Sailak. Goizean itxita egon da, eguerdian berriz ireki dute eta gauean berriz ere itxi.

alberto_andreu_olatua_zumaia

Olatu bat, Zumaian. Argazkia: Alberto Andreu

Itsasbazterrean olatuek gogor joko dutela eta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak itxi egin du N-634 errepidea Zumaia eta Getaria artean larunbateko lehen orduan, baina eguerdirako berriro zabaldu dute. Gauean, berriz, berriz ere itxi egin behar izan dute errepidea.

Elurraren eraginari dagokionez, Herrera berriro ireki dute, eta arreta eskatzen da Kruzetan, Opakuan eta Urduñan.

Nafarroan, Belaguako Na-137 errepidea itxita dago Juan Pitotik aurrera, Na-2011a Zaraitzutik iparraldera, eta Na-2012a Otsagabitik Iratira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X