Epaileak Getxoko hiru zinegotzi jeltzale inputatu ditu eraitsitako jauregiaren kasuan
EAJk datozen egunotan ordezkatuko ditu ikerketapean dauden hiru zinegotziak, karguak utzi ostean. Errugabe direla berretsi dute, baina uste dute komenigarria dela kargua uztea.
Eraitsitako eraikina sail honetan zegoen, Algortan (Getxo). Artxiboko argazkia: Europa Press
Getxon (Bizkaia) eraitsitako eraikin historikoari buruzko ikerketa judizialak prebarikazio zantzuak eta ondare historikoaren aurkako kalteak atzeman ditu Udaleko zenbait teknikariren eta EAJko hiru zinegotziren jardunetan. Azken horiek karguak utzi dituzte jada, baina errugabeak direla berretsi dute.
Epaileak sumario-sekretua altxatu du ostiral arratsaldean. Autoan, bi delitu posible jaso ditu, eta Getxoko Udaleko hiru teknikari (hirigintzako bi goi-kargudun eta arkitekto bat) eta EAJko hiru zinegotzi inputatu ditu.
Horiei guztiei bi delitu egozten dizkie: alde batetik, babestutako eraikinak eraisteko edo aldatzeko proiektuen inguruan berri ematea, horren bidegabekeriaren berri izanda (Zigor Kodearen 322. artikulua); eta, bestetik, babestutako eraikinak eraistea edo larriki aldatzea (321. artikulua). Bigarren delitu horregatik beste lau pertsona ere inputatu dituzte.
2024ko udan eraitsi zuten 1845eko eraikina, eta, horren ondorioz, prozesu judizial bat abiatu zuten. Horrekin lotuta, miaketak egin dituzte berriki udaletxean eta Santa Klara eraikineko Hirigintza bulegoan, Getxoko Auzitegiak aginduta.
Kooperatibak eraikina aldatzeko lizentzia zuen, luxuzko 12 etxebizitza eraikitze aldera. Kooperatibista horietako bi EAJko zinegotziak dira (etxebizitza horietako bat erosi nahi zuten bikotekideak). Inputatutako hirugarren zinegotziak, berriz, Hirigintza arloa zuzentzen zuen.
Ertzaintzak Getxoko Udalaren bulegoak miatu zituen hilaren 14an, epailearen aginduz, San Nikolas kaleko 'Irurak Bat' jauregi babestua eraisteagatik irekitako ikerketaren baitan.
EAJk ohar batean adierazi duenez, "gertakariak aurrez epaitu gabe, eta errugabetasun-presuntzioa une oro errespetatuz, datozen egunetan hiru zinegotziak ordezkatuko ditu".
Hiru zinegotziek uste dute "komenigarria" dela beren kargua uztea, euren defentsa errazteko eta alderdiaren irudi publikoa babesteko.
Justiziarekin elkarlanean jarraituko du alkateak
Testuinguru horretan, Amaia Agirre Getxoko alkateak adierazi du "oso egun gogorra" dela, eta justiziarekin elkarlanean jarraituko duela azpimarratu du.
Agirrek iragarri du ahalik eta lasterren ordezkatuko dituztela zinegotziak. "Arduraz lan egin dugu, erantzukizunez lan egiten jarraituko dugu, eta, nola ez, justiziarekin lankidetzan", nabarmendu du.
EH Bilduk arreta handiz jarraituko du ikerketa
Ohar batean, EH Bilduk gogorarazi du Fiskaltzari jakinarazi zizkiola delituaren zantzuak, "eraispenean irregulartasunak izan zirenaren zantzuen aurrean".
"Ezker soberanistak beharrezkotzat jo zuen ikerketa zabaltzea eta gertakariak amaierara arte ikertzea", azpimarratu du koalizioak. Testuinguru horretan, EH Bilduk arreta handiz aztertuko ditu ikerketa judizialaren nondik norakoak.
EH Bilduk berretsi egin du "kudeaketa publikoan eredugarritasun handiena gordetzearen printzipioa, ustelkeria 0 izan behar dela, eta konpromisoa hartzen du lanean jarraitzeko gertaera horien ikerketan azkeneraino iristeko".
PSE-EEk ez du argitu udal gobernuan jarraituko duen ala ez
PSE-EEren esanetan, bazirudien EAJk kasuari "garrantzia kendu nahi" ziola, baina kasua "oso larria" da eta "erantzukizun politiko eta instituzional irmoa" eskatzen duela azpimarratu du.
Carmen Diaz bigarren alkateorde, Gizarte Kohesiorako zinegotzi eta PSE-EEko udal bozeramaileak sinatutako ohar batean, sozialistek "kezka handia" adierazi dute, sumarioaren sekretua altxatzeak kasuaren larritasuna nabarmen handitu duelako.
Udal gobernuan jarraitzeari dagokionez, PSE-EEk esan du ez dela "presazko eztabaidak eta espekulazioak elikatzeko unea", eta "arduraz" jokatuko duela, "urratsez urrats gertaeren bilakaera aztertuz eta une bakoitzean dagozkion erabakiak hartuz".
PPk eta Podemosek alkatearen dimisioa eskatu dute
Eduardo Andrade Getxoko PPko zinegotziak esan du popularrek mozio bat erregistratu dutela, datorren osteguneko osoko bilkuran eztabaidatzeko, eta alkatearen dimisioa eskatuko dutela.
Getxoko PPren iritzian, EAJk orain arte hartutako neurriak ez dira nahikoak, eta alkateak dimisioa eman behar duela berretsi du, "Udalean oposizioaren ikerketa ezkutatzen eta zailtzen saiatzeagatik".
Elkarrekin Podemosen ustez, Getxoko Udalaren legegintzaldia "amaituta" dago, eta Amaia Agirre EAJko alkateak dimisioa eman behar du, "arduradun gorena" bera delako eta auzia estaltzen saiatu delako.
Udalaren hurrengo osoko bilkuran Agirreren dimisioa eskatuko duela iragarri du Getxoko Ahal Duguk, "ez delako gobernu zintzo eta gardena zuzentzeko gai izan, eta bera ere ez delako zintzoa eta gardena izan".
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.
Eneko Andueza, PSE-EE: "Goazen lehentasun sozialetara"
Euskadiko sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian egon da, eta adierazpenak egin ditu bertan bildutako kazetarien aurrean. Lehentasun identitarioen gainetik, bere alderdiak lehentasun sozialak lehenetsiko dituela azaldu du.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.
Richar Vaquero: "Ezkerraren batasunaren alde lan egiten jarraituko dugu"
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan abiatu du alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren urte politiko berria. Lehenengo bileran adierazi duenez, Podemosek "euskal errealitatea batu, ilusioa piztu eta eraldatzeko gai izango den blokea eraiki" nahi du.