Gizon batek 13 urteko mutil bat hil duela Suecan aitortu dio Poliziari
48 urteko gizonezkoak, biktimaren lagunetako baten aitak, bere burua entregatu du Valentziako Guardia Zibilaren kuartelean.
48 urteko gizon batek 13 urteko mutil bat hil du Suecan (Valentzia), gizasemeak berak Poliziari aitortu dionez. Guardia Zibilaren iturriak aipatuta eman dute horren berri albiste agentziek eta bertako egunkariek.
Atzo arratsaldean izan zuen Guardia Zibilak hilketaren berri, 18:30ean. Gizon batek bere burua entregatu zuen, eta hilketa aitortu. Iturri horien arabera, biktimaren lagun baten aita da hiltzailea eta bere etxean gertatu zen hilketa.
Guardia Zibilaren Hilketa Taldeak bere gain hartu zuen ikerketa. Agenteek gerora egiaztatu zutenez, adingabeak kolpeak eta arma zuriz egindako zauriak zituen gorputzean.
Gaur, bertako hedabide batzuek argitaratu dutenez, gizonaren bertsioa ikertzen ari dira, ea hark kontatu bezala gertatu den, ala bere semea babestearren aitortu duen hilketa.
Suecako Udalak udalerrian gertatutako "jazoera izugarria" deitoratu du. "Hilketa argitzen den bitartean, gure doluminak eta babes osoa helarazi nahi dizkiogu biktimaren senitartekoei", adierazi du sare sozialen bidez zabaldutako ohar batean. Udalak bi dolu egun deitu ditu, epe horretan banderak haga erdian izango dituzte eta antolatutako ekitaldi guztiak bertan behera geratu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Azkenekoz Fustiñanan ikusi zuten 17 urteko neska baten bila ari dira
Zabaldutako datuen arabera, 1,60 metro luze da, gorpuzkera mehea du, eta begi marroiak eta ile beltz luzea ditu.
Hiztunen Berdintasunaren Alde: "Gure plataforma ez dago inongo trama, konplot edo konspiraziorekin nahastuta"
Elkarteak defendatu du bere jarduera bakarra Osakidetzako langileen "lan-eskubideen defendatzea" dela, eta ziurtatu du "erkidegoko bigarren hizkuntza" den euskara "beti errespetatzen" dutela.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik
Biktimak jarritako salaketaren arabera, San Frantzisko kaleko atari batean sexu-erasoa egiten saiatu zen atxilotua, 42 urteko gizona. Sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta atxilotu dute.
Epaiaren zain gelditu da Ekain Perrinoren aurkako eraso homofoboaren auzia, akusatuek deklaratu ostean
Asteazken honetan deklaratu dute hamaika akusatuek. Guztiek ukatu dute biktimaren aurkako irain homofoboak egin izana eta haren orientazio sexualagatik eraso egin izana. Batek onartu du biktimarekin borroka izan zuela, baina esan du ez zuela beste inork parte hartu.
Euskara Denontzat elkarteak onartu egin du Errenteriako lan-eskaintzaren kontrako helegitea jartzera animatu izana, baina ukatu egin du talde antolaturik dagoela
“Bizpahiru kasutan” laguntza eta defentsa juridikoa eskaini zutela dio Sabin Zubiri Euskara Denontzat elkartearen kideak, eta ikerketarekin “seinalamendu kanpaina” bat bultzatzea leporatu dio Argiari.
Miranda Ebroko sutea krimen matxista dela baieztatu du Marlaskak
Barne ministroak adierazi duenez, sutearen ustezko egilea eta horren bikotekide ohia, Dolores, 58 urtekoa, VioGen sisteman zeuden, baina ez bien arteko harremanagatik. Gizonezkoaren kasuan, 2007an egon zen erregistratua, eta emakumezkoaren kasuan, 2008an. Une honetan, ez zeuden aktibo VioGen sisteman.
Hiru emakume hil dira eta lau lagun zauritu, Miranda Ebron "nahita" eragindako sute batean
Agintariek baiztatu dutenez, bart 22:45 inguruan piztutako sutea "nahita" eragindakoa izan da; egileak poliza-etxean bere burua entregatu du eta atxilotu egin dute. Hildakoak 78, 58 eta 23 urteko hiru emakume dira.
Hizkuntza politikari buruzko "konspirazio teoriak" sortu nahi izatea eta lan eskubideak defendatzen dituztenak "seinalatzea" salatu du Euskadiko CCOOk
Sindikatuak zabaldutako ohar baten arabera, zenbaitek "existitzen ez den oldarraldi judizial" gisa aurkeztu nahi izan dituzte lan eskaintza publikoetako hizkuntza eskakizunen aurka jarritako helegiteak.
Nafarroan sexu eraso bat egitea egotzita atxilotze agindua zuen gizon bat atxilotu dute Kolonbian
Atxilotua Kolonbiako Fiskaltza Nagusiaren esku utzi dute, estraditatu zain.
Atzo arratsaldetik agertu ez den 82 urteko arrantzale baten bila ari dira Mendexa inguruan, lurrean eta itsasoan
Lekeitioko bizilaguna lapak hartzera joan zen atzo arratsaldean eta ez zen etxera itzuli. Gauean bezala, goizetik ere bertan daude erreskate eta larrialdi taldeak.