Bi gazte zauritu dira Leitzako inauterietan, karroza baten sabaitik erorita
20 urteko emakume bat eta adin bereko gizon bat hiru metroko altueratik erori dira, eta politraumatismoak egin dituzte. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, Iruñera.
20 urteko bi gazte, gizon bat eta emakume bat, zauritu dira gaur arratsaldean Leitzako inauterietako karroza baten sabaitik erorita.
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, istripua 15:35ean gertatu da, Patxi Arrazola kalean. Argitu gabeko arrazoiengatik, bi gazteak hiru metroko altueratik erori dira, eta kolpe handia hartu dute.
Leitzako mediku taldea, anbulantzia medikalizatu bat, anbulantzia arrunt bat eta foruzainak bertaratu dira, eta bi zaurituak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera (HUN) eraman dituzte, Iruñera. Pronostiko erreserbatua dute.
Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Amurrioko Mendiko Eskolako teilatua bota du haize-ufada handi batek
Ez da inor zauritu, baina Ertzaintzak hesituta du ingurua. Barakaldon ere haize-bolada bortitz batek publizitate kartel bat bota du Megapark merkataritza gunean.
Rodalies tren zerbitzuko zazpi lineatan premiazko 23 gorabehera konpondu ditu Adifek
Ohar baten bidez jakinarazi duenez, esku-hartze horiekin lehenbailehen berrezarri nahi du Rodaliesen zerbitzua, "fidagarritasun handiena bermatuz eta arazo berriak gertatzeko arriskua txikituz".
Jai giro bikaina berriz ere Sunbillako inauterietako karrozen desfilean
Ehunka lagun bildu dira goizean goizetik Sunbillan, inauterietako ekitaldi nagusia ikusteko: karrozen desfilea. 11:00etan abiatu da, Ulibeltzak elkartetik, eta bisitariei opilak, gaztainak, salda, tortilla eta ardoa eskaini dizkieten karrozek ireki dute ibilbidea.
Istriputik astebetera, hileta meza egin dute Adamuzen trenetan hildako 45 pertsonen omenez
Kordobako gotzainak eman du meza, hogei bat apaizek lagunduta, eta ordezkari politikoak, biktimen senideak eta Adamuzko bizilagunak bildu dira zeremonian.
Pertsona bat hil da Tuteran, bizi zen furgonetan piztutako sutean
Pertsona bat hil da igande honetan Tuteran, etxebizitza gisa erabiltzen zuen furgonetan piztutako sutean, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Gizon batek 13 urteko mutil bat hil duela Suecan aitortu dio Poliziari
48 urteko gizonezkoak, biktimaren lagunetako baten aitak, bere burua entregatu du Valentziako Guardia Zibilaren kuartelean.
Edukiontzi batzuetan piztutako suak bi ibilgailu kiskali ditu Gasteizen
Sutea gaur goizean piztu da Sofia Erregina etorbidean, eta ikerketa ireki dute sua nola piztu den argitzeko.
N-634 errepidea itxita egongo da Zumaia eta Getaria artean denboralea baretu arte
Itsasaldeko arriskuagatik jarritako abisuak astelehen honetako goizeko seiak arte egongo dira indarrean.
Ehunka pertsona elkartu dira Baionan, Seaskak hizkuntza eskubideen alde antolatutako manifestazioan
Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioa, Baionako karriketara atera da berriz ere, Baxoa azterketa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko. Elkarteak salatu du Frantziako Hezkuntza Ministerioak ez duela eman hizkuntza eskubideak bermatzeko aurrerapausorik.