Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, beste bati sexu erasoa egitea eta itotzen saiatzea egotzita
Asteazken arratsaldean gertatu zen erasoa, Barakaldoko Lutxana auzoko eraikin huts batean. Biktima eta erasotzailea gaua igarotzera joan ziren bertara.
43 urteko gizon bat atxilotu zuten joan zen ostegunean Bilbon, sexu-askatasunaren aurkako delitu bat egotzita. Izan ere, Barakaldoko eraikin huts batean aizto batekin mehatxu egin, itotzen saiatu eta sexu-erasoa egin baitzion beste gizon bati, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Asteazken arratsaldean gertatu zen erasoa, Barakaldoko Lutxana auzoko eraikin abandonatu batean. Biktima eta erasotzailea gaua igarotzera joan ziren bertara.
Atxilotua sexu harremanak izaten saiatu zen biktimarekin, baina azken horrek uko egin zion. Bien arteko sesioan, buruan kolpe bat eman zion, itotzen saiatu zen eta lepoan aizto bat jarrita mehatxu egin zion biktimari erasotzaileak. Gainera, sexualki erasotu zuen.
Erasotzaileak hurrengo goizera arte izan zuen 21 urteko gizona bertan atxikita. Horregatik, azken honek ez zuen ostegunera arte salaketarik jartzeko aukerarik izan.
Gertatutakoaren berri izan bezain laster, Bilboko ertzain-etxeko agenteek ikerketa abiatu zuten ustezko egilea identifikatu eta aurkitzeko, eta Bilbo Zaharrean atxilotu zuten azkenean. Atxilotuak, 43 urtekoa bera, aurrekariak zituen antzeko delituengatik. Gaur, epailearen esku utzi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.