Espainiako Gobernuak farmazietan kalamu medizinala banatzeko atea ireki du
Javier Padilla Estatuko Osasun idazkariak baztertu egin du marihuana aisialdirako arautzea.
Estatuko Osasun idazkari Javier Padillak adierazi du kalamuaren prestakin estandarizatuak, gaur egun ospitaleko farmazia-zerbitzuetara mugatuta daudenak, farmazia-bulegoetara zabaltzeko aukera aztertzen ari direla.
“Ospitale-eremuan hasierako dispentsazio-aldi baten ondoren, egoki iritziz gero, farmazia-bulegoetara zabaltzeko aukera egon liteke”, azaldu du Padillak. Halaber, gaineratu du urte amaieran ebaluatuko dutela joan den urrian marihuana terapeutikoaren erabilerari buruz onartutako errege-dekretuaren gai hori.
Minaren Espainiako Elkarteak (SED) antolatutako jardunaldi batean, Padillak gogoratu du marihuana medizinalaren erregulazioa Diputatuen Kongresuko Osasun eta Kontsumo Batzordearen agindu baten ondorio izan dela, eta agindu horrek Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziari (AEMPS) haren garapena enkargatu ziola. “Araudiak hasieran zorrotza izatea bilatzen du, baina egokitzeko gaitasunarekin sortu da”, azpimarratu du.
“Egokitzeko gaitasun hori, nire ustez, adibidez, indikazioak AEMPSren Formulario Nazionalera eramatean islatzen da; izan ere, tresna hori askoz ere aldakorragoa da”, azaldu du Estatuko Osasun idazkariak.
Ondoren, Padillak berretsi du erregulazioa urte amaieran ebaluatuko dela, eta beharrezkotzat jotzen diren aldaketak aztertuko direla. “Indikazioen bilakaeran ikasteko eta eskuragarri dagoen ebidentziarik onenaren arabera moldatzeko aukera emango digu. Gainera, dispentsazio-prozeduretan eta -lekuetan pilatutako esperientziatik ikasteko eta horren arabera egokitzeko bidea emango digu”, zehaztu du.
Ez da arautuko aisialdirako erabilera
Bestalde, Estatuko Osasun idazkariak aitortu du arauketaren hasieran bazekitela ezinezkoa izango zela aurreikuspen guztiak betetzea, ez eremu profesionalari dagokionez, ezta paziente eta erabiltzaileei dagokienez ere. “Besteak beste, egoera jakin batzuetan tentsio-elementuekin topo egin dugulako”, gaineratu du.
Hala ere, berariaz baztertu du kalamu terapeutikoa arautzeak Estatuan aisialdirako marihuana arautzea ekarriko duenik. “Prozesu honetan beste herrialde batzuetako erregulatzaile askorekin bildu gara, eta batzuek esan digute marihuana medizinalaren erregulazioa hasierako ate bat izan zela aisialdirako erabilera arautzeko. Hala ere, hasieratik argi genuen Espainian ez zela bide hori jorratuko”, amaitu du Padillak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Bermeon, emakume bati "eraso matxista larria" egiteagatik
Udalerriko Udalak eman du jakitera joan den astean emakume bati eraso egin zion gizona atxilotu dutela.
Fermin Muguruzak eta Amaia Romerok Palestinaren alde Bartzelonan egin den kontzertuan parte hartu dute
Israelek Palestinan genozidio odoltsua hasi eta bi urte baino gehixeagora, Kataluniako kulturaren ordezkariak Bartzelonako Palau Sant Jordin bildu dira Palestinaren askatasuna eskatzeko. Manifest x Palestina kontzertuan Rosalia, Pep Guardiola, Bad Gyal, Amaia, Fermin Muguruza edo Eduard Fernandezek hartu dute parte, besteak beste.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, beste bati sexu erasoa egitea eta itotzen saiatzea egotzita
Asteazken arratsaldean gertatu zen erasoa, Barakaldoko Lutxana auzoko eraikin huts batean. Biktima eta erasotzailea gaua igarotzera joan ziren bertara.
Gizon batek fisikoki eta sexualki egin dio eraso bikotekideari Gasteizen
Ostegunean gertatu zen erasoa, 16:30 aldera, El Pilar auzoan.
Hexabalente txertoaren zain dauden 30 pertsonak datorren astelehenerako txertatuko dituzte
Iraungitako bi txerto motarekin lotuta egon daitezkeen kasu berriak baieztatu zituen atzo Osasun Sailak; guztira 78 pazienteri eragin diezaieketenak. Horiei dagokienez, argitu dute beharrezkoa denean jasoko dutela txertoa.
Emakume bat atxilotu dute Bilbon, Uribarri auzoan bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 67 urteko gizon bat, 55 urteko emakume atxilotuarekin bizi zen etxebizitzan aurkitu dute
Eusko Jaurlaritzak nazioarteko babesa duten 154 pertsona artatu ditu urtebetean
Urtebete igaro da Eusko Jaurlaritzak Nazioarteko Babes Sistemaren autonomia fasea bere gain hartu zuenetik eta balantzea egin du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak. Dena den, asilo prozedurak Espainiak Gobernuak kudeatzen ditu oraindik.
60 urteko emakume bat atxilotu dute Antigua auzoko etxebizitza batean lapurtzeagatik
Atxilotuak giltza ingeles batekin hautsi zuen leiho bateko kristala, eta etxean ezkutatuta aurkitu zuten.
Osakidetzak azpimarratu duenez "pazientearen segurtasuna oroz gaindi dago" eta txertoen "datu guztiak proaktiboki" berrikusten ari dira
Koldo Berganzo Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariak "lasaitasun" mezua helarazi die herritarrei, eta azpimarratu du "hasiera-hasieratik" aktibatu zirela "sistemaren segurtasun-mekanismo guztiak".