SARE SOZIALAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nola kontrola daitezke sare sozialak?

Legedia moldatuta ezarri nahi du Espainiako Gobernuak sare sozialen eta plataforma digitalen gaineko kontrola. Helburua herritarren eskubideak babestea da, bereziki, adin txikikoena. 

movil-adolescentes- nerabeak umeak mobila pixabay
Artxiboko irudia

Sare sozialen eta plataforma digitalen erabilera arautzeko hainbat neurri iragarri ditu gaur Espainiako Gobernuak. Besteak beste, 16 urtetik beherakoei sare sozialak erabiltzea debekatuko diete eta algoritmoak manipulatzea delitu gisa jasoko da. Horretarako, Zigor Kodea moldatuko da eta Lege Organiko berezitu bat onartuko da. 

Hauek dira Pedro Sanchezen Gobernuak eman nahi dituen urratsak:  

- Plataforma digitalen jabeen erantzukizun penala: sare sozialetan argitaratzen diren legez kanpoko edukien gaineko erantzukizun penala plataforma digitalen zuzendari edo arduradunena izango da. Batez ere, legea urratzen duten edukiak erretiratzea eskatu eta agindua betetzen ez dutenei eskatuko zaizkie erantzukizunak. 

- Algoritmoen manipulazioa zigortuko da: delitu gisa jasoko da algoritmoak manipulatzea legez kanpoko edukiak errazago zabaltzeko, eta datuak prozesatzeko sistema automatikoen funtzionamendua helburu jakin batekin aldatzea. 

- 'Gorrotoaren eta Polarizazioaren Aztarna': gorrotoa zabaltzeko eta polarizazioa sustatzeko sare sozialek dituzten prozedurak zaindu eta neurtuko dira, eta horien berri emango da. Plataformen eta algoritmoen portaera aztertuko duten erremintak jarriko dira martxan. Inguru digital seguruak sortzea da helburua. 

- 16 urtetik beherakoei sare sozialak erabiltzea debekatuko zaie: Frantzian eta Australian egin duten bezala, 16 urtetik beherakoei sare sozialak erabiltzea debekatuko zaie. Plataformen ardura izango da adina baieztatzeko sistema eraginkorrak inplementatzea. Neurri hori ezartzeko, Inguru digitaletan adingabeak babesteko legea onartuko da. 

- Zero tolerantzia, adingabeen eduki sexualizatuekin lotutako arau-hausteen aurrean: Espainiako Gobernuak ziurtatu du "zero tolerantzia" izango dutela adimen artifizialaren bidez adigabeen irudiak eta sexua lotzen eta zabaltzen dituzten plataformen arau-hausteekin. 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X