TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Santa Ageda bezpera, sare sozialak adingabeei debekatzea eta pentsioei buruzko dekretua

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

SAnta Águeda en Vitoria
Santa Ageda korua Gasteizen. Argazkia: EITB

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko otsailaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Santa Ageda bezpera: Gaurko egunez, ohitura da kalera kantuan ateratzea Euskal Herriko zenbait tokitan. Lurra kolpatuz, natura esnatzea du helburu, hain zuzen ere, kalez kale, koplak abestera irteten direnek. Arratiako abesbatzak, esaterako, Bilboko kaleak zeharkatzen ditu urtero, goizeko lehen ordutik gauera arte. 

- Sare sozialen debekua adingabeei: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du Espainiako legeak aldatuko dituela sare sozialen exekutiboek legez kanpoko eta gorroto edukien ardura izan dezaten. Gainera, Sanchezek aurreratu du Espainiak sare sozialetan sartzea debekatuko diela 16 urtetik beherakoei.

- Pentsioei buruzko dekretua: Kotizaziopeko pentsioak % 2,7 igoko dira, gutxienekoak % 7 baino gehiago, eta familia-kargak dituzten alargunentzako pentsioak, kotizazio gabekoak eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera % 11,4 igoko dira. Igoera horiek lege-dekretu batean jaso dira, banandurik, eta azkenean "gizarte-ezkutua" deitutakotik bereizi da, eta Kongresuan onartuta, pentsiodunen erosahalmena bermatu nahi da.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X