Aurkikuntza arkeologikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
Urbasan aurkitutako bisontearen eskeletoa.

Nafarroako Gobernuak duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura ia oso baten hondar arkeologikoak aurkeztu ditu astelehen honetan Nafarroako Gobernuaren Arkeologia Funtsetan. Hezurdura Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarrarena izan liteke.

Maria Chivite Nafarroako presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak azaldu dituzte Arrafela leizean, Urbasa eta Andia Parke Naturalean bertan egindako aurkikuntza horren xehetasunak. Kultura Sailak sustatutako esku-hartze arkeologikoa izan da, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Bisonte-hezurdura ia osoa da, eta erradiokarbono bidez kalkulatu da zer garaitakoa den. Gainera, saihetsen artean zeuzkan kobrezko gezi puntak Kalkolitoaren amaieran (duela 4.000 urte inguru) kokatzen du animalia.

Punta de flecha de cobre

Une honetan dagoen informazioaren arabera, garrantzi zientifiko handiko bi aukera zabaltzen dira. Batetik, DNA analisiek bisonte europarra dela baieztatzen badute, Iberiar penintsulan bisonte mota horren lehen ebidentzia izango litzateke. Beste aukera da Clado X deituriko talde genetikoko espeziea izatea; orain arte ez dago azpiespezie jakin horren hezurdura osorik, eta, beraz, aurkikuntzak aukera emango luke, lehen aldiz, haren anatomia aztertzeko.

Azaldu dutenez, ikerketa 2024an hasi zen, ikertzaileek gorpuzkiak behi arrunt batenak ez zirela baieztatu ondoren. Une horretatik aurrera, hezurrak eskuratzeko lanak hasi ziren, eta 2025eko urrian atera ziren.

Esku-hartzean parte hartu duten ikertzaileek "apartekotzat" eta "pentsaezintzat" jo dute aurkikuntza. Zuhur-haginak erreferentziatzat hartuta ("kanpoan zituen"), bisonteak 4 urte inguru eta 800-850 bat kiloko pisua izan zitekeela kalkulatu dute.

Arrafelan topatutako beste aztarna batzuk

Esku-hartze horretan bertan eta leize berean haitzuloetako lehoi baten aztarnak aurkitu dituzte (Panthera spelaea), duela 12.000 urte inguru desagertutako espeziea, Nafarroan dokumentatutako hirugarrena (Abauntz eta Koskobilo aztarnategietan ere topatu dituzte horrelakoak). Gainera, lira oilar baten eta harrapari baten aztarnak aurkitu dira, eta horri esker Nafarroako historiaurreko faunaren gaineko ezagutza handituko da.

Restos del león de las cavernas

Chivitek adierazi duenez, azken urteotan "arkeologia oso sorpresa onak ematen ari da" Nafarroan, Loizuko gizonari eta Irulegiko eskuari erreferentzia eginez. Gaineratu duenez, "geure buruari buruz" irakasten digutena da garrantzitsuena.

"Ongi dimentsionatutako eta ikargarri ondo kontserbatutako bisonte eskeleto honek duela 4.000 urte Iberiar penintsulan bizi zen faunari buruz orain arte genuen informazioari ekarpen handia egingo dio", adierazi du. "Zientziari ahotsa emanez, iragan sinplifikatu bati buruz hitz egiten diguten eta asmatutako kontakizun faltsuak isiltzen ditugu". 

Esqueleto del bisonte.

 

(informazioa zabaltzeko lanean ari gara) 

Zure interesekoa izan daiteke

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X