Donostiako Udalak atxilotuen jatorriaren berri emango du aurrerantzean
Bilbok eta Gasteizek ez bezala, Donostiak bat egin du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ezarritako irizpidearekin. Aurrerantzean, Donostiako Udaltzaingoak atxilotuen jatorria jakinaraziko du, hedabideek zein herritarrek eskatuta edo "egoerak hala eskatzen duenean".
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ezarritako irizpideari jarraituz, Donostiako Udalak atxilotuen jatorriaren berri emango du aurrerantzean, udaleko iturriek EFE albiste agentziari jakinarazi diotenez.
Gauzak horrela, Donostia izango da atxilotu eta ikertuen jatorria jakinaraziko duen EAEko hiriburu bakarra. Izan ere, Bilbok eta Gasteizek kontrakoa erabaki dute.
Segurtasun Saila iazko urrian hasi zen Ertzaintzak atxilotutakoen jatorriaren berri ematen, eta neurriak polemika-iturri izaten jarraitzen du.
Testuinguru horretan, Arartekoak ikerketa abiatu zuen, ofizioz, Ertzaintzaren irizpide-aldaketaren arrazoiak ezagutzeko.
Donostiako Udalak, bere aldetik, erabakia defendatu du “gardentasun ariketa bat” dela eta iritzita.
Are gehiago, datu hori ezkutatzeak mezu populistak hauspotzea eta estigmatizazio handiagoa dakartzala nabarmendu du.
Gauzak horrela, aurrerantzean, Donostiako Udaltzaingoak atxilotuen jatorria jakinaraziko du hedabideek zein herritarrek eskatutakoan edo "egoerak hala eskatzen duenean".
Jon Insausti: "Donostia hor egongo da"
Jon Insausti Donostiako alkatearen esanetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari dagokio segurtasun politikak definitzea eta horrek uste badu atxilotuen jatorriari buruzko informazioa plazaratzea ona dela "Donostia hor egongo da".
Gardentasunak mezu populista eta demagogoak "desaktibatu" egiten dituela ere nabarmendu du.
Horrez gain, kasu batzuetan jatorriak delituen izaera ulertzen laguntzen duela aipatu du, Kosovoko talde antolatuen eta Latin King bandaren kasuan, adibidez.
Alderdien erreakzioak
Donostiako Udaleko EH Bilduk uste du ez dagoela arrazoirik, "ez juridikorik eta ez polizialik", atxilotuen jatorriaren berri ematea justifikatzen duenik. "Delituen kopurua ez da murriztuko, eta herritarrek segurtasunari zein migrazioari buruz duten iritzia ez da aldatuko", dio zabaldu duten oharrak.
Gaiaren inguruan "orain arte" izandako "adostasunari" eustea eskatu du koalizioak; hau da, "Arartekoak eta gaia landu duten eragileek ezarritako irizpidea". Zentzu horretan, gogoratu du EAJko zenbait udalek ere bat egiten jarraitzen dutela irizpide horrekin, Bilbokoak, kasu. "Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak berak orain urtebete gaur dioenaren kontrakoa defendatzen zuen", erantsi dute.
Bere aldetik, Ane Oyarbide PSE-EEk Donostiako Udalean duen bozeramailearen iritziz, atxilotuen jatorria argitaratzeko hartutako erabakiak "ez du estigmei aurre egiten laguntzen, aurreiritziak indartzen ditu eta kausa konplexuak sinplifikatzen ditu".
Ohar batean adierazi duenez, "delinkuentzia ez da azaltzen delitugileen jatorriari esker, baizik eta politika publiko serio eta iraunkorrak eskatzen dituzten faktore sozial, ekonomiko eta estruktural ugariei esker".
Oyarbideren ustez, "Insausti oker dabil esaten duenean informazio hori emateak laguntzen duela usteetan oinarritutako estigma eta diskurtso populistei aurre egiten", "guztiz kontrakoa lortzen baita". Horrela, Donostiako sozialistek eutsi diote euren alderdiak Euskadin orain arte izan duen posizioari; izan ere, irizpide horri berari eutsi diote polemika piztu zenetik, baita Salvador Illa Kataluniako presidenteak Ertzaintzaren bideari jarraitzea erabaki ostean, jatorriari buruzko datuak ematea erabaki zuen eta.
Bestalde, Victor Lasa Elkarrekin Podemosek Donostiako Udalean duen bozeramaileak deitoratu egin du "Donostiak ultraeskuindarren diskurtsoarekin bat egitea", eta "egun tristea" dela adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Metro koadroko 15 litro ur bota ditu ordubetean Gipuzkoan
Urola Erdian eta Urola Kostan bizi izan dira kazkabar eta zaparrada gogorrenak. Abisu horia aktibo izan da 22:00ak arte. Astelehena ere egun eguzkitsua eta beroa izango da eta arratsaldetik aurrera ekaitzak izan daitezke berriz ere.
'Bali' baleak jendetza erakarri du beste behin Bilboko kaleetan
‘Bali’ baleak eta haren itsas animalien segizioak beste urte batez ere jendetza erakarri dute Bilboko Kale Nagusiko desfile jendetsu eta tradizionalean. Ekitaldia Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako bat bihurtu da dagoeneko, eta aurten Txinako Urte Berriari egindako keinuak ere izan ditu
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lelopean, protesta egin dute zezenketen aurkakoek Bilbon
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lemapean, zezenen aurkako plataformak dozenaka lagun bildu ditu arratsaldean, Bilboko Zezen plazaren aurrean. Aste Nagusiaren barruan zezen korridak egiten dira eta horiekin amaitzea eskatzen dute. Egunero bilduko dira zezen plaza itxi dezaten eskatzeko.
Bi gazte oso larri erreskatatu dituzte La Morea urtegian
Bainulariek atera dute uretatik 20 urteko gizona, eta suhiltzaileek, berriz, 25 urteko emakumea. Bihotz-biriketako bizkortzeko maniobrak egin dizkiete, eta anbulantzia medikalizatuan eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Zaparrada trumoitsuek eta kazkabarrak ezustean harrapatu ditu herritarrak Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian
Bero izan da goizean goizetik, bero-hodeiak garatu dira Gipuzkoako hainbat tokitan, eta ekaitzak gogor du Urola Kostan arratsalde erdian. Ondoren, ekaitzak Bizkaiko kostalderako bidea hartu du. Zarauzko pilotalekuko sabaia kaltetu du txingorrak eta partida eten behar izan dute.
TicketBAI sistema txosnetan: aurtengo berritasuna, konpartsen kritiken artean
Kontsumizio bakoitzeko tiketa sortu behar dute, gero Ogasunera helarazi behar duten aitorpenarekin alderatu eta kontrol zehatzago bat egin ahal izateko. Konpartsek salatu dutenez, txosnak jarduera ekonomiko profesionala duten enpresen zakuan sartu nahi dituzte.
Milaka pertsonak erantzukizun politikoak eta suteak prebenitzeko baliabide gehiago eskatu dituzte Jakan
Pirinio Duina Mendiaren Duintasunaren aldeko Mugimenduak deitutako manifestazioan, besteak beste, Peñas de Riglos, Cinco Villas eta Leciñenako suteetan aritu diren suhiltzaileak bildu dira.
Bilbon adin guztietarako jarduerak izan dira Aste Nagusiko lehen orduetan
Bizkaiko hiriburuak Aste Nagusiari ekin dio, eta lehen orduetatik jai-giroa da nagusi bertan. Txikienetatik hasi eta helduenetaraino, denek dute zer egin eta zerekin gozatu.
Bederatzi atxilotu Aste Nagusiko lehen egunean, bi ukituengatik eta beste bat genero-indarkeriagatik
Jai-eremuan (Areatza inguruan eta Euskotreneko geltokian) zein handik kanpo izan dira abusuak.
Tomas Soraluze 'Epelde' trikitilari azkoitiarra hil da 81 urte zituela
'Epelde eta Larrañaga' bikoteko kide izateagatik ezaguna, elkarrekin hiru disko grabatu eta Kupela abesti ezaguna sortu zuten.