Nils ekaitza

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ipar Euskal Herriko hainbat tren-zerbitzu etenda egongo dira bihar, Nils ekaitza dela eta

SNCF tren-konpainiak jakinarazi duenez, Hendaia eta Akize eta Baiona eta Puyoo artean ez da tren-zerbitzurik izango bihar goiz osoan, eta Baiona eta Donibane Garazi lotzen dituen linea, berriz, ostiral goizera arte egongo da etenda.
baiona trena geltokia

Baionako geltokia, artxiboko irudi batean. Argazkia: Wikipedia

Ipar Euskal Herriko hainbat tren-zerbitzu etenda egongo dira gaur iluntzetik bihar arratsaldera arte, Nils ekaitza dela eta. Zehazki, Hendaia eta Akize lotzen dituen linea, eta Baiona eta Puyoo artekoa gaur iluntzetik bihar arratsaldeko lehen ordura arte egongo dira etenda. Baiona eta Donibane Garazi lotzen dituena linea, berriz, ostiral goizera arte egongo zerbitzurik gabe.

SNCF tren konpainiak oharra kaleratu du gaur, zerbitzuan izango diren gorabeheren berri emanez. Agiriaren arabera, Akitania Berria osoan izango dira mozketak, eta ez dute trafikoa berrabiaraziko, harik eta erabateko segurtasuna bermatu arte.

Aurreikuspenen arabera, bihar goizaldean iritsiko da Nils ekaitza Ipar Euskal Herrira: orduko 120 eta 140 kilometroko ufadak espero dira. Frantziako Estatuko 19 departamendu alerta laranjak daude, haizeteengatik eta euriagatik.

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Adingabeei egindako sexu-abusuen kontuan fokua "Elizan soilik" jartzea leporatu dio Gasteizko gotzainak Espainiako Gobernuari

Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainaren arabera, "erabat bidegabea da" Espainiako Gobernuak sexu-abusuen biktimen erreparazioaren kontuan "fokua Elizan soilik jartzea", eta espero du Espainiako Gotzainen Biltzarrak (EGB) eta Espainiako Gobernuak gaiaren inguruan lortutako akordioak balio dezala "beste batzuek ere euren lana" egin dezaten arazoari aurre egiteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X