Ertzain-etxean jarraitzen du Lezaman aurkitutako gizona hil zuelakoan atxilotutako gizonak
Homizidio delitua leporatu diote 21 urteko gizonari.
Ertzain-etxean jarraitzen du asteartean Bilbon atxilotutako gaztea, Lezaman aurkitutako 60 urteko gizon baten heriotzarekin zerikusia duelakoan. Hilda aurkitutako gizona Ganguren gainean agertu zen, hainbat egun agertu barik egon ondoren. Datozen orduetan atxilotua epailearen esku uztea espero da.
Gorpua joan den ostiraleko goiz erdian aurkitu zuten, eta, ondoren, baieztatu zuten biktima 60 urteko barakaldarra zela. Bi egun zeramatzan desagertuta.
Indarkeria-zantzuak
Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu ziren, begizko ikuskapena egiteko. Batzorde judizialak gorpua altxatu ondoren, Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi zuen, indarkeria zantzuak zituelako.
Ondorengo orduetan egindako ikerketei esker, joan den asteartean, arratsaldeko bostak eta laurden aldera, Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Lurralde Ataleko agenteak Bilboko Zorrotza auzoan agertu ziren gizon bat atxilotzeko, homizidio-delitu baten ustezko egile gisa.
21 urteko atxilotuari Lezaman aurkitutako gizona hil izana leporatu diote, eta ertzain-etxean dago beharrezko izapideak egiteko, epailearen esku utzi arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Eemaztea eta alabak mehatxatu eta atxiki zituen gizonaren bila jarraitzen du Bilboko Udaltzaingoak
Gizonak leiho batetik ihes egin zuen, senideak mehatxatu eta gogoz kontra atxiki ondoren.
Bilbo eta Santander arteko tren zerbitzua eten dute, trenbidean zuhaitz bat erori delako
Zirkulazioa etenda dago Traslaviña eta Karrantza artean, lehen orduan izandako gorabeheraren ondorioz. Ez da inor zauritu.
Albiste izango dira: Derbia zuzenean EITBn, Enplegu erregulazio espedientea Tubos Reunidosen eta Trump-Netanyahu bilera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Errepideak moztuta, ibaiak gainezka, argi-mozketak... Andaluziak ekaitzen ondorioak pairatzen jarraitzen du
Bizilagun askok egunak daramatzate etxetik kanpo; oraindik 3.500 lagun daude kiroldegietan eta hoteletan. Etxera itzuli direnek lokatza eta ura aurkitu dituzte bazter guztietan.
Lezaman hilik aurkitutako gizonaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Bilbon
Biktima 60 urteko Barakaldoko bizilaguna zen. Joan zen ostiralean aurkitu zuten hilik Lezamako Ganguren gainaren inguruan.
Bederatzi gaztek ziurtatu dute euren entrenatzaileak, Osasunaren ikuskatzaile ohiak, sexu-mezuak bidaltzen zizkiela
Errioxako Auzitegiak auzipetuaren aurkako lehen saioa egin du astearte honetan, 16 urtetik beherakoei sexu-abusuak egitea egotzita.
Yala Nafarroak otsailaren 21ean kalera irteteko deia egin du Palestina ahaztu ez dadin
Manifestazioa 17:00etan egingo dute, Iruñean, Israelgo Estatuaren zigorgabetasuna salatzeko. Egun horretan Osasunaren eta Real Madrilen partidara joango diren zaleek ere manisfestaziora joateko aukera izango dutela azpimarratu du elkarteak.
Elisa Mouliaák aurrera jarraituko du Errejonen aurkako akusazioarekin, eta laguntza eskatu die beste biktimei
Aktorearen hitzetan "arbuiagarria da" Fiskaltzak diputatu ohiaren absoluzioa eskatu izana, Mouliaak auzitik irtetea erabaki ostean. Azaldu duenez, hamar hilabetez egon da Errejonek "jazarri, umiliatu eta inbaditu" egin zuela "frogatzen". Errejonen beste biktima batzuei "gutxienez modu anonimoan" auzian agertzeko eskatu die.
Arartekoak kritikatu du zezenketen legeak ez dituela adingabeengan sortzen dituen eraginak kontuan hartzen
Arauak sokamuturra, errekortariak edo entzierroak bezalako ospakizunei buruz dihardu, betiere 16 urtetik beherakoentzat badira eta tutoreen baimena behar badute.