Eguerdian festa lehertuko da Tolosan, sei eguneko jaiei hasiera emanez
Tolosako inauterien hasiera zuzenean jarraitu ahal izango da 11:45etik aurrera Orain-en.
Tolosako inauteriak. Artxiboko argazkia: EITB
Gaur, ostegun gizena izaki, inauteriak hasiko dira Euskal Herriko hainbat txokotan.
Tolosan, esaterako, inauteriei hasiera emateko txupina jaurtiko dute 12:00etan Plaza Zaharrean. Aurten, Pintxana Txarangak izango du suziria botatzeko ardura. Horren aurretik, ohi bezala, Kabi Alai elkarteak pregoia irakurriko du.
Txilabak soinean jantzita emango diote hasiera inauteriei eta gaurtik aurrera festak ez du etenik izango datorren asteartera arte.
Tolosako inauterien hasiera zuzenean jarraitu ahal izango da 11:45etik aurrera Orain-en.
Pintxana Txaranga
Kabi-Alai elkarteak Pintxana txaranga, "herriko txarangen artean, izaera herrikoiena duena" aitortu nahi izan du. "Bere izaera irekiari esker, inauterizale eta musikazale askoren harrobi da. Gutxi izango dira Pintxanarekin parte hartu ez duten musikari tolosarrak", azaldu dute Kabi Alai elkarteko ordezkariek.
Gaur, txupinazoaren aurretik jasoko dute Kabi Alai elkartearen eskutik Kuttuna saria, eta segidan, inauterien hasiera iragartzeko suziria jaurtiko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Hainbat tabernatan izandako lapurretak argitu dituzte Nafarroan
Foruzaingoak eta Guardia Zibilak lau pertsona atxilotu dituzte Foru Erkidegoan hiru lapurreta egiteagatik eta ibilgailuak lapurtu eta erretzea egotzita.
Hondarribitik Errege Kopako finalera Sevillara joateko hegaldiak, 800 euroan
Hegaldien prezioak gora egin du eta partidara joan ahal izateko eskala luzeei edo egun bat lehenago bidaiatu beharrari egin behar diote aurre zaleek, hegaldi-metabilatzaile baten arabera.
Albiste izango dira: 150 km/h arteko haizea, inauterietako txupinazoa Tolosatik eta Osoko Bilkura Legebiltzarrean
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Behin-behinean aske utzi dute Gernika-Lumon bikotekidea hiltzea egotzita atxilotutako emakumea
54 urteko emakumea asteazken honetan atxilotu zuten, 2025eko azaroaren 22an senarra hil zuelakoan. Epailearen aurrera joan ostean, epaitegiak behin-behinean aske uztea agindu du.
Auto-pilaketak eta arazo txikiak errepideetan lehen orduan, haize-bolada zakarren ondorioz
Gainera, Gipuzkoan zuhaitzak erori dira eta luizi txikiak izan dira bigarren mailako errepide-sarean. Trafiko Sailak arretaz gidatzeko eskatu du, haize zakarra dabilelako.
Donostiako epaitegi batek baliogabetu egin du Gipuzkoako Aldundiko administrarien plaza guztietan euskararen C2 profila eskatzea
CCOO sindikatuaren hitzetan, epaiaren oinarria da eskaintza horretako plazen % 100ean profil hori eskatzeak “desproportzionaltasuna” eragiten duela.
Ipar Euskal Herriko hainbat tren-zerbitzu etenda egongo dira bihar, Nils ekaitza dela eta
SNCF tren-konpainiak jakinarazi duenez, Hendaia eta Akize eta Baiona eta Puyoo artean ez da tren-zerbitzurik izango bihar goiz osoan, eta Baiona eta Donibane Garazi lotzen dituen linea, berriz, ostiral goizera arte egongo da etenda.
Irungo alarde tradizionaleko bi buruk dimisioa eman dute, kapitainetako bati jarritako zigorrak eragin duen ika-mikaren ondorioz
Kantinera batek barne-salaketa bat aurkeztu zuen kapitainetako baten kontra, jokabide desegokia egotzita. Araldearen Batzordeak zigorra ezarri zion horregatik, baina zenbait kapitain eta unitate-buruk erabakia errefusatu dute.
Ikertzaileen erdiak baino gehiago emakumeak dira Osakidetzan
Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Osakidetzak azpimarratu du bere ikertzaileen % 66,5 emakumeak direla, eta horietatik % 42,5 ikerketa-taldeen buru direla.