Behin-behinean aske utzi dute Gernika-Lumon bikotekidea hiltzea egotzita atxilotutako emakumea
54 urteko emakumea asteazken honetan atxilotu zuten, 2025eko azaroaren 22an senarra hil zuelakoan. Epailearen aurrera joan ostean, epaitegiak behin-behinean aske uztea agindu du.
Senarra hil zuelakoan Gernikan atzo atxilotutako emakumea aske utzi dute, behin-behinean eta epaitegira agertzeko baldintzapean.
62 urteko gizonezkoa 2025eko azaroaren 22an hil zen, Gernikan. Emakumeak berak deitu zuen larrialdi zerbitzuetara, senarra ohetik erori zela eta ez zela mugitzen esanez. Ertzaintza eta osasun langileak bertaratu ziren, baina gizona hil zela baieztatu baino ezin izan zuten egin.
Gorpua Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eraman zuten, autopsia egiteko. Behin azterketa eginda, ohartu ziren biktimak hainbat kolpe eta haustura zituela gorputzeko hainbat ataletan eta buruan, eta heriotza bortitza izan zuela pentsatu zuten orduan.
Une horretatik aurrera, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta, azkenean, hildakoaren emaztea atxilotu zuen, erasoen ustezko egile gisa.
Ertzaintzak galdekatu ondoren, atzo epailearen aurrera eraman zuten, eta epaileak 54 urteko emakumea behin-behinean aske uztea erabaki zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera