Donostiako epaitegi batek baliogabetu egin du Gipuzkoako Aldundiko administrarien plaza guztietan euskararen C2 hizkuntza-eskakizuna
CCOO sindikatuaren hitzetan, epaiaren oinarria da eskaintza horretako lanpostu guzti-guztietan profil hori eskatzea “desproportzionala” dela.
Donostiako epaitegi batek bertan behera utzi du administrazio orokorreko teknikarientzako Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako enplegu publikoko eskaintzako lanpostu guztietan ezarritako C2 hizkuntza-eskakizuna (HE4), Euskadiko CCOO sindikatuak jakinarazi duenez.
Erabakia lehen instantzian hartu da, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du errekurtsorik jarriko. Nabarmendu du Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen ari diren lege erreformak hizkuntza-eskakizunen segurtasun juridikoa bermatu ahal izatea espero dutela.
CCOOk bere webgunean argitaratu duen komunikatuaren arabera, epaiaren oinarrian dago "administrari plaza guzti-guztietan zehaztutako euskara-eskakizuna desproportzionala" dela. Sindikatuaren ustez, "derrigorrez bete beharreko indize soziolinguistikoa nabarmen eta arrazoirik gabe gainditzen du" kopuru horrek.
Horrez gainera, uste du "hizkuntza eta lan eskubideak guztiz uztargarriak" izan daitezkeela "proportzionaltasun soziolinguistikoak errespetatuz". Haren kalkuluen arabera, Aldundiak zehaztu beharko luke euskara eskakizuna lanpostuen % 63,2tan ezartzea, guztietan izan beharrean.
Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez, 34 plaza horiek beste LEP batean eskaini beharko dituzte, eta urrian ezarritako irizpideei jarraituko diete: plazen heren batean euskara egiaztatzeko derrigortasun data atzeratuko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera