'Nils' ekaitzak ia 8 metroko olatuak eta 150 km/h-ko haize boladak utzi ditu kostaldean
Abisua ostiral honetako lehen ordura arte egongo da indarrean, nabigaziorako arriskuagatik eta kostaldeko inpaktuagatik. Haizeagatik ere ezarriko dira abisuak, batez ere kostaldean eta haizeguneetan. Donostian, haize bortitzak hogei gorabehera eragin ditu, adarrak bota eta edukiontziak mugitu baititu.
Nils depresioa dela eta, alerta laranja dago indarrean. 7,8 metroko altuerako olatuak neurtu dira.
Goizaldean oso bolada gogorrak izan dira: 150 km/h-koak Matxitxakon, 129 km/h-koak Jaizkibelen, 119,2 km/h-koak Oizen eta 94,9 km/h-koak Moredan. Haizeguneetan, batez ere kostaldean eta mendi inguruetan, 100-120 km/h-tik gorakoak izan daitezke, eta haize-begiak ez diren lekuetan, 80 km/h-tik gorakoak.
Ipar Euskal Herrian, ondorio larriak eragin ditu denboraleak, 15:00ak arte tren zerbitzua bertan behera utzi dute Hendaia eta Akize lotzen dituzten lineetan.
Agintariek kontu handiz ibiltzeko gomendatu dute, batez ere kostaldean eta haizeguneetan, haizeak adarrak, objektuak eta hiri-altzariak mugitu eta erortzea eragin baitezake.
Donostian, haize bortitzak hogei gorabehera eragin ditu, "batez ere trafikoan". Izan ere, edukiontziak, adarrak eta hesiak mugitu eta bota ditu, Donostiako Udalak jakinarazi duenez. Gainera, olatuengatik ezarritako alerta laranja ostiral honetako lehen ordura arte izango da indarrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.