Kamioi bat matxuratu da A-15 errepidean, Berastegin, eta errei bat itxi dute Iruñerako noranzkoan
Lehen unean errepidea guztiz itxi badute ere, minutu batzuk geroago errei bat zabaldu dute.
A-15 autobidean eskuineko erreia itxi dute, Berastegi parean eta Iruñerako noranzkoan, kamioi batek izan duen matxuraren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Matxura izan duen ibilgailua ez atzera ez aurrera gelditu da San Lorentzo tunelaren barruan, eta eskuineko erreian enbarazu egiten du.
Hasiera batean errepidea guztiz itxi dute Iruñerako noranzkoan, baina minutu batzuk geroago errei bat zabaldu dute.
Hala ere, trafikoa motela da inguru horretan.
Hori guztia dela eta, arretaz gidatzeko eskatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Irungo eta Hondarribiko bizilagunei ustez Hendaian gaizki aparkatzeagatik jarritako isun-iruzur baten berri eman dute
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ostegun honetan jakitera eman duenez, biktimei arau-hausteen inguruko jakinarazpena iritsi zaie postontzira, uda garaian Hendaian gaizki aparkatzeagatik.
Jaiotzek gora, abagune kontua da ala joera aldatu egin da?
Lehenengoz 2011tik jaiotzek gora egin dute Euskadin: 2025ean aurreko urtean baino % 3 haur gehiago jaio ziren. Unai Martin demografoak zergatiak argitu eta sakoneko joera ote den azaldu du.
Alberto Martinezek medikuekin negoziatzeko edo eskumena Euskadiri lagatzeko eskatu dio Ministerioari
Osasun sailburuak ohartarazi duenez, ministerioak erantzukizunak bere gain hartzen ez baditu, Euskadik osasun-kudeaketaren eskumena eskatuko du.
Bizkaiko Karate Federazioko presidentea kargutik kendu dute, kudeaketa txarra eta irregulartasunak egotzita
Andoni Lopezi jarduerarik gabeko klubak sortzea leporatzen diote 11 klubek, bere botoei esker hauteskundeak irabazten jarraitzeko. Gainera, salatu dute Federazioko idazkari gisa kontratatu zuela emaztea, lanaldi erdian, 23.000 euroko soldatarekin. Hortaz, bien artean Federazioaren aurrekontuaren erdia eramaten zuten etxera.
Furgoneta bat atzeman dute Donostian, pertsonen trafikoan ziharduelakoan
Asiar jatorriko hainbat pertsona zeramatzan furgoneta bat atzeman zuen atzo goizaldean Donostiako Udaltzaingoak.
Biktimaren abokatuak ez du baztertzen inplikatu gehiago egotea Polizia Nazionalaren buruzagi ohiak egin omen zuen sexu-erasoaren kasuan
Defentsaren arabera, instrukzioak zehaztu beharko du inplikatu gehiago egon ote ziren, batez ere gerora egindako ustezko presioei dagokienez, agenteak Espainiako Polizia Nazionalaren aurka salaketa jartzea saihesteko.
Gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita, Tolosan
Astelehen honetan, otsailaren 16an, biktimak salaketa jarri zuen Ertzaintzan, eta asteartean ustezko erasotzailea atxilotu zuten.
Gizon bat atxilotu dute Xilxesen (Castelló), emazte ohia eta bien alaba hil dituelakoan
Hasiera batean emazte ohiarekiko urruntze agindua urratzeagatik atxilotu zuten gizonari ustezko bi hilketa egotzi dizkiote, eta kasua Indarkeria Matxistako epaitegira eramango dute.
Kermanen familiak eskatu du atezainak gehiago kontrola ditzatela eta epaiketa "osoa" egin dezatela, Mitika dantzalekuko krimenagatik
Arantza Beitia eta Roberto Villate, Kermanen ama eta aita, Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean izan dira asteazken honetan, semearen heriotzaren prozesu judiziala zein egoeratan dagoen azaltzeko eta Ganberari laguntza eskatzeko, horrelako gertaerak berriro jazo ez daitezen.