Furgoneta bat atzeman dute Donostian, pertsonen trafikoan ziharduelakoan
Asiar jatorriko hainbat pertsona zeramatzan furgoneta bat atzeman zuen atzo goizaldean Donostiako Udaltzaingoak.
Hainbat pertsona ustez legez kanpo trafikatzen ari zen ibilgailu bat atzeman zuten bart Donostian, eta ikerketa zabaldu du Ertzaintzak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakitera eman duenez, atzo goizaldean, hainbat udaltzainek Frantziako matrikula zuen furgoneta bat kontrako norabidean zebilela atzeman zuten Amara auzoan. Geldiarazten saiatu zirenean, gidariak ihesari eman zion, eta hainbat kaletan barrena ibili ondoren, GI-20 errepidean harrapatu zuten, Aiete auzoan.
Oharrak dio ibilgailuaren barruan jatorri asiarreko hainbat pertsona zihoazela, eta horietako batzuk ihes egiten ahalegindu zirela. Ertzaintzak aurkitu zituen, hiriaren kanpoaldean. Ez zeramaten dokumentaziorik soinean. Denak polizia-etxe batera eraman zituzten.
Adin txikiko bat ere aurkitu zuten furgonetaren barruan, eta hura harrera-zentro batera eman zuen Donostiako Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuak (SMUS).
Lehen ikerketen arabera, pertsona horiek hainbat ordainketa egin dituzte Espainiako Estatura iristeko, eta, horretarako, hainbat baldintza bete behar izan dituzte; dokumentazioa soinean ez eramatea eta aurretik erabili ez den telefono mugikorra eramatea, agendan gordetako kontakturik gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera