Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Furgoneta baten gidaria hil da trenak aurretik eramanda, Kuartangon

Istripuaren ondorioz, Bilbo-Miranda Ebro lineako zirkulazioa eten dute, eta garraiobide alternatiboa eskaini diete erabiltzaileei.

Furgoneta baten gidaria hil da Aprikanon (Kuartango), merkantzia tren batek aurretik eramanda, Segurtasun Sailak eta Adifek jakitera eman dutenez.

Ezbeharra 14:50ean gertatu da, Pobes eta Zuhatzu artean, "ibiltzea debekatuta dagoen puntu batean". Dena den, Adifek aurreratu du ikerketa abiatuko dutela, istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Istripuaren ondorioz, Bilbo-Miranda Ebro lineako zirkulazioa eten dute, eta garraiobide alternatiboa eskaini diete erabiltzaileei.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X