ELAk salatu du irakasleak euskalduntzeko Irale programa bertan behera utziko duela Jaurlaritzak
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Datorren ikasturtetik aurrera, Eusko Jaurlaritzak irakasleak euskalduntzeko Irale programa bertan behera utziko duela salatu du ELA sindikatuak, eta erantsi du erabakia "komunikabideen eta langileen bitartez" ezagutu duela. "Oso erabaki larria da, bai prozedurari dagokionez, eta baita, erabakiaren edukiari dagokionez ere". Hori dela eta, datorren ostegunean biltzekoa den negoziazio mahaian "asmoa erretiratzeko" eskatuko diote Hezkuntza Sailari.
Euskarari buruz Jaurlaritzak hartutako azken erabakiak salatzeko oharra kaleratu du gaur ELAk, eta Iraleri buruzko erabakiaz gain, Lanbide Heziketan euskalduntze planik ez dela izango ere jakinarazi du. Esan duenez, oraindik "ez dago bermatuta euskarazko eskaintza LHko ikasketa guztietan", ezta langileak euskalduntzeko "baliabiderik edo plangintzarik" egongo denik ere. "Euskalduntzeko plangintza integrala" eskatu du zentral abertzaleak.
Gainera, deitoratu du Jaurlaritzak "hizkuntza eskakizunak malgutu" nahi dituela, "langileak euskaldundu beharrean". Ikasturte hasierako esleipen prozesuaren araudia moldatzeko proiektuak euskara maila apalagoa duten irakasleak lehenesten ditu zenbait lanpostutan, oharraren arabera. "Profila ez edukitzea pribilegioa da; izatea, desabantaila".
Neurri horiek guztiak "euskalduntzearen kontrako norabidean" doazela eta, bere afiliazioarekin eta hezkuntzako langileekin "erantzun adostea" aztertzen ari da ELA.
"Behar berrietara" egokitu beharra
Gobernu Bileraren ondorengo agerraldian hitz egin du gaiaren inguruan Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak. Iralerik buruz, zehaztu du programarekin jarraituko dela, baina egungo "behar berrietara" egokituta, eta azpimarratu du azken urteotan sistema publikora batu diren irakasleek C1 maila dutela. "Datu horrek berak bakarrik hitz egiten du".
Sailburuak gogoratu du "orain 50 urte" sortutako zerbitzua dela Irale, eta irakasleen euskalduntzean egindako ekarpena handia izan dela azaldu du. "Egin den hausnarketa da beharrezkoa dela egokitzea unea honetan ditugun behar berrietara".
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko erdigunetik Masustegi auzora eramaten duen igogailu berria martxan da
Bilboko erdigunetik Masustegi auzora eramaten duen igogailu berria martxan da. Aldapa handiak eta eskailera ugari diren honetan, aspaldian eskatua zen igogailua estreinatu berri da. 100 metroko igoeraren ostean herri txiki batean sartzen gara, nahiz eta hirian egoten jarraitu.
Tuterako Ospitaleko mediku egoiliar batek salatu du lankide batek sexu-erasoa egin diola
Azaldu du Larrialdialdietako zerbitzuan guardian zeudela gertatu zela erasoa, eta Osasun zentroak kasua artxibatu egin zuela, "probarik ez" zegoela argudiatuta.
Lekuko batek grabatutako irudiei esker atxilotu dituzte Berriozarreko kafetegi bateko lapurrak
Inguruan garbiketa lanetan ari zen pertsona batek bi pertsona ikusi zituen kafetegian lapurreta egin eta leihotik ateratzen. Aurre ere egin zien, baina lapurrek ihes egin zuten. Hala ere, grabatu zituen irudiak funtsezkoak izan dira ikerketa burutu eta lapurretaren ustezko egileak, aita-semeak, atxilotzeko.
Arabako ikasle nerabeen % 47,3k online pornografia kontsumitu dute noizbait
Gasteizko Udalak, Vital Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) PSIDES ikerketa-taldeak Arabako adingabeen online pornografiaren kontsumoari buruz egindako lan batek agerian utzi duenez, Arabako adingabeek pornografiarekin lehen harremana 12 urterekin izaten dute.
Gizon bat hil da Berriobeitiko rokodromo batean, lan-istripuz
51 urteko gizona altuera handitik erori da instalazio horietan lanean ari zela.
Egoera bere onera itzuli da N-1 errepidean Andoainen, Irunerako noranzkoan, istripu baten eta auto-ilara luzeen ondoren
10:00 inguruan istripua izan da kamioi baten, autobus baten eta hiru autoren artean, eta, zauriturik izan ez bada ere, errepidea erabat itxi behar izan dute eta auto-ilara luzeak sortu dira, 6 kilometrorainokoak.
Etxebarri erretegia, Macarfi gidako 'Top of the Tops' zerrendan
Gainera, Azurmendi eta Molino de Urdaniz Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako jatetxe onenak izendatu dituzte. Gainera, urteko bigarren irekiera onenaren aitortza eman diote Itzuli jatetxeari.
Mancisidor: "Erakundearen hizkuntza politikak orain arteko estandar altuei eutsiko die"
"Hori da orain arte izan dudan konpromiso irmoa, eta aurrerantzean ere horri eustea espero dut", nabarmendu du Mikel Mancisidor Ararteko berriak, Eider Hurtadok Radio Euskadin egindako lehen elkarrizketan.
Albiste izango dira: Kopako ospakizunak Gasteizen, lau urteko gerra Ukrainan eta O23ko agirien desklasifikazioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.