EHU
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EHUra bideratutako ohiko finantza ekarpenak jardueraren araberakoa izatea aurreikusten du Jaurlaritzak

Ikerketari lotutako kalitatezko unibertsitatea, nazioarteko testuinguruan garatzea eta gizarte konpromisoa izatea. Horiek dira Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den Unibertsitate Lege berriaren oinarriak. Aurreproiektua azarorako legebiltzarrera iristea da asmoa.

juan ignacio perez iglesias ehu

Juan Ignacio Perez, Unibertsitate Lege berria egin duen taldearekin. Argazkia: Europa Press

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU)  finantzazio eredua aldatu egin nahi du Eusko Jaurlaritzak. Ohiko ekarpenak jardueraren araberakoa izatea aurreikusten da, betiere, oinarrizko gastuak bermatu ondoren. Jarduera hori neurtzeko, besteak beste, kontuan hartuko da titulazio eskaintza, matrikulazio datuak eta ikerketa ekoizpena.

Hala dago jasota Jaurlaritza prestatzen ari den Unibertsitate Legearen aurreproiektuan. Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak aurkeztu du erreformarako proposamena, gaur, Eusko Legebiltzarrean. Hiru ardatz izango ditu: ikerketari lotutako kalitatezko unibertsitatea, nazioarteko testuinguruan garatzea eta gizarte konpromisoa izatea.

Sailburuaren arabera, berrikuntzetako bat da finantzazio eredua malguagoa izango dela, eta erakundeen ekarpenaz gain, kanpoko pertsona zein entitateen dohaintzak jasotzeko aukera jarriko da mahai gainean; Ameriketako Estatu Batuetan oso zabalduta dago sistema hori.

Gai horrekin lotuta, Perez Iglesiasek argitu du finantzazio eredua eguneratzeak ez duela zerikusirik Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak kargua hartu zuenetik egindako eskakizunekin; unibertsitate publikoarentzako diru-partida handiagoa eskatu izan du Bengoetxeak.

2004koa da azken Unibertsitateen Legea. 22 urte geroago “beharrak aldatu” direnez, araua berritzea ezinbesteko egitekoa dela esan du sailburuak.

Ikerketa eta nazioartekotzea bultzatuko dira, ibilbide akademiko estandarra, erreferentziazkoa sustatzeko. Doktore guztiek atzerrian bi urteko egonaldia egitea bultzatuko du legeak. “Atzerrian egonaldi bat, eta Euskadira itzultzeko kontratuak, 2 edo 4 urterainokoak. Doktore laguntzaileak izango lirateke”, esan du.

Modu horretan, EHUko sail bakoitza irakaslez ondo hornitu nahi da, eta ordezko irakaslearen figurarekin amaitzea ere bai.

Azkenik, gizarte konpromisoa erdigunean jartzea ere bada helburua. Unibertsitateko kide guztiek EHUren komunitate osoa zaindu beharra nabarmendu du Perez Iglesiasek. 

Zure interesekoa izan daiteke

adinekoen-joko-ohiturak-aurkezpena jokoaren euskal behatokia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko adinekoen artean oso zabalduta dago jokoa, baina joko problematikoko kasuak oso urriak dira

Jokoaren Euskal Behatokiak egin duen '65 urtetik gorako pertsonak eta jokoa Euskadin' txostenak erakusten duenaren arabera, jokoa gehiago lotzen da tradizioarekin eta entretenimenduarekin adikzio-jokabideekin baino. Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eta Ixone Fernández de Labastida EHUren Arabako Campuseko errektoreordeak gaur aurkeztu dute ikerketa, otsailaren 17an izaten den Joko Arduratsuaren Nazioarteko egunaren harira antolatutako jardunaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X