Kutsadura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasun Publikoak bertan behera utzi ditu Muskizen ezarritako prebentzio-neurriak

Petronorrek barkamena eskatu du, "gorabehera horrek eragindako eragozpenengatik". Azken orduetan egin diren neurketen emaitzek egiaztatu dute bentzeno-mailak murriztu eta egonkortu egin direla, Eusko Jaurlaritzaren arabera.

MUSKIZ (BIZKAIA), 27/02/2026.- Vista parcial de la refinería de Petronor en Muskiz (Bizkaia). Los últimos resultados de las mediciones en el municipio vizcaíno de Muskiz "constatan fluctuaciones en las concentraciones de benceno en aire", tras la incidencia registrada ayer jueves en la refinería de Petronor y por ello el Gobierno Vasco mantiene las recomendaciones de permanecer en espacios interiores cerrados, con puertas y ventanas cerradas. EFE/ Miguel Toña

Muskizko findegiaren argazki bat. Argazkia. EFE

Osasun Publikoak bertan behera utzi ditu Muskizen ezarritako prebentzio-neurriak. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, azken orduetan egin diren neurketen emaitzek egiaztatu dute benzeno-kontzentrazioak behera egin duela.

Eusko Jaurlaritzak horrela azaldu du erabakia, ohar baten bitartez: “Muskizen azken orduetan egin diren neurketa teknikoen emaitzek egiaztatu dute benzeno-kontzentrazioak behera egin duela airean, eta 2 µg/m³ inguruan egonkortu dela".

Horrekin batera, Eusko Jaurlaritzak adierazi du “egoeraren jarraipena egiten segitzen” dutela, segurtasunaren, ingurumenaren eta osasunaren arloan eskumena duten sailen bitartez.

Horretarako, “Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarearen datuak, inguruneko laginketa espezifikoak eta enpresa isurketak murrizteko gauzatzen ari den neurri zuzentzaileak” baliatzen ari direla erantsi dute.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak egoeraren zergatia azaldu du: “Petronor S.A. enpresak gorabehera bat izan du bere gasolina-depositu batean. Gorabehera horren ondorioz, gasolina lurrundu egin da neurri batean, eta airera isuri da bere frakzio lurrunkorra. Enpresa segurtasun-protokoloetan ezarritako neurri zuzentzaile guztiak aplikatzen ari da”.

Petronorrek barkamena eskatu du, eragozpenengatik

Azken orduotako egoeraren aurrean, Petronorrek barkamena eskatu du ohar baten bidez, "gorabehera horrek eragindako eragozpenengatik". Enpresak azpimarratu du bentzeno mailak normalizatu egin direla neurri zuzentzaileak hartu ondoren, eta adierazleek airearen kalitatearen erabateko normaltasuna islatzen dutela.

Petronorrek gaineratu du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailarekin, Ingurumen Sailarekin eta Osasun Sailarekin lankidetzan aritu dela, egoeraren etengabeko ebaluazioa egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X