Albiste izango dira: Bentzenoa Muskizen, Goya sarien bezpera eta Bill Clintonen deklarazioa Kongresuan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko otsailaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Bentzenoa Muskizen: Petronorren izandako intzidentziaren ondorioz Muskiz inguruan atzemandako bentzeno-mailak behera egin du, baina prebentzio-neurriek indarrean jarraitzen dute oraindik. Airearen Kalitatearen Sareak egindako azken jarraipenaren arabera, bentzeno maila, 22:00etan, metro kubikoko 2 mikrogramotik behera zegoen, eta balio horiek atzo prebentzio-gomendioak aktibatzea eragin zutenak baino nabarmen txikiagoak dira.
- Goya sarien bezpera: Espainiako Zinema Akademiak bere sariak emango ditu larunbat iluntzean, Bartzelonan. Euskal film eta profesionalek 2026ko Goya sarietarako 47 izendapen lortu dituzte orotara, Los domingosen 13ak buru direla, eta sarien 28 sailetako 23tan egongo da, gutxienez, euskal zinemaren ordezkari bat.
- Bill Clintonen deklarazioa Kongresuan: Hillary Clinton AEBko lehen dama izandakoak, Ordezkarien Ganberaren aurrean egin duen deklarazioan, ukatu egin du Jeffrey Epstein pederasta konbiktua ezagutzen zuela, eta haren delituen berri ere ez zuela ziurtatu du. Gaur Bill Clinton presidenteak deklaratuko du Kongresuaren aurrean Epstein kasuagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera