Gizon bat zauritu dute Arrasaten, suzko arma batekin
EITBk jakin duenez, pertsona bat atxilotu dute. Zauritua Debagoieneko Ospitalera eraman dute, Arrasatera.
Gizon bat zauritu dute suzko arma batekin gaur goizean Arrasaten, eta Ertzaintzak gizon bat atxilotu du eguerdian, gertakariarekin zerikusia izan dezakeelakoan. Atxilotua ertzain-etxera joan da, ertzainek eskatuta, eta bertan atxilotu dute.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 11:30ean jakin dute Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Arrasateko eraikin bateko atarian gizon bat zaurituta zegoela. Antza denez, suzko armaz egindako zauri bat zuen, eta senide batek Debagoieneko Ospitalera eraman du.
Ertzaintzak Herritarren Babeserako patruilak eta Brigada Mugikorreko Berehalako Erantzuneko agenteak mobilizatu ditu gertakarien lekura, ingurua babestu eta kaltetu gehiago ez zegoela egiaztatzeko.
Gertatutakoari buruzko lehen ikerketei esker, ertzainek 55 urteko gizonezko bat identifikatu dute eta ertzain-etxera joateko eskatu diote. Hala, Deba Urolako ertzain-etxera joan denean, bertan atxilotu dute, gertakariekin zerikusia duelakoan.
Biktima, 61 urteko gizon bat, Arrasateko Ospitalera eraman dute, eta ebakuntza egingo diote.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.
Datorren astean hasiko dira Topoaren lurpeko pasanteko trenen probak
Azpiegitura Gabonetan egongo da erabiltzaileko prest, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.
Azpeitiko hilketaren ustezko egilea atxilotu dute Ondarroan
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, gaur goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Kontrolpean hartu dute Urzainkiko baso-sutea, abuztuaren 14an piztu eta astelehenean bizitu ondoren
Ostiral gauean brigada batek bertan jarraituko du, zaintza-lanak egiten. Joan den asteartean, itzaltze-lanek sutea perimetratzea ahalbidetu zuten, eta, horri esker, su-gune beroen gainean jardun ahal izan zuten. Ordutik, egoerak hobera egin du.
Bederatzi zauritu A-21 errepidean, Irunberrin, bost ibilgailuk talka eginda
Ezbeharra ostiraleko 18:17an jazo da, eta istripuan zauritutako zortzi pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte. Zaurituek hainbat lesio dituzte, batez ere traumatismoak.
Barakaldon ostegunean tirokatu zuten gizona hil egin da
Osteguneko 20:30ean, Lasesarre futbol-zelaiaren inguruan, gizon batek ibilgailu baten barrutik hainbat aldiz egin zion tiro eskopeta batekin.