Zierbenan "ez dago osasunerako inolako arriskurik", Udalaren arabera
Udalak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako prebentzio-gomendioak Muskizera eta Abantora mugatzen dira, eta "udalerriko jarduera normaltasun osoz garatzen ari da".
Bentzeno isuria izan da bart Petronorrek Muskizen dituen instalazioetan. Artxiboko argazkia: EFE
Petronorren izandako bentzeno ihesagatik Muskizen eta Abanton egindako gomendioek indarrean jarraitzen dute, azken orduetan bentzeno mailak behera egin badu ere. Muskizen ondoan dagoen Zierbenako Udalak adierazi duenez, herrian "ez dago osasunerako inolako arriskurik".
Bentzeno maila handia dela eta, Eusko Jaurlaritzak babes neurriak hartzea gomendatu du Muskizen eta Abanton.
Petronorreko intzidentziaren aurrean, Zierbenako Udalak lasaitasun mezua helarazi die, ohar bidez, herritarrei; izan ere, Osasun Sailak emandako babes aholkuak Muskiz eta Abantori dagozkie.
Oharraren arabera, Osasun Saila Zierbenako Udalarekin harremanetan jarri da gaur goizean, gomendio horiek Zierbenako udalerriari ez zaizkiola aplikatzen adierazteko.
Bestalde, Zierbenako Udalak nabarmendu du egoeraren bilakaera aztertzen eta herritarrak "gardentasunez eta zorroztasunez" informatzen jarraituko duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera