Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, pertsonen legez kanpoko trafikoa egotzita
Trafiko-kontrol batean ohartu dira 9 lagunentzako furgoneta batean 15 pertsona zihoazela, egoera penagarrian, Portugalera bidean.
Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu A-1 errepidean, Gasteizen, trafiko kontrol batean, pertsonen legez kanpoko trafikoa egotzita; izan ere, 15 pertsona zihoazen furgoneta batean, egoera penagarrian.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertakariak ostegun goizaldean jazo ziren, 03:30ean, A-1 autobidean, Arabako hiriburuan. Garraioen kontrola egiten ari ziren Arabako Trafikoko Lurralde Unitateko agenteek matrikula portugaldarra zuen furgoneta bat geldiarazi zuten.
Furgoneta barruan 15 pertsona zihoazen, nahiz eta gehienez ere 9 lagun eramateko ibilgailua izan. Gainera, bidaiari gehienek ez zuten dokumentaziorik, eta, dirudienez, diru kopuru jakin bat ordaindu ondoren, Portugalera bidean ziren, legez kontra.
Hori jakinda, Polizia Nazionalaren Atzerritartasun Atalarekin harremanetan jarri zen Ertzaintza, pertsona guztiak identifikatzeko. Behin hori eginda, ibilgailuaren gidaria eta kopilotua atxilotu zituzten, atzerriko herritarren eskubideen aurkako delituak egotzita.
24 urteko gidaria iaz ere atxilotu zuen Ertzaintzak Villabonan, legez kanpoko migratzaileen trafikoa egotzita. Bestalde, 22 urteko kopilotuak polizia aurrekariak ditu Atzerritarrei buruzko Legea hausteagatik. Polizia eginbideak amaitutakoan utziko dituzte biak epailearen esku.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera