Bi eguzki-parke proiektatu dituzte Gasteizen eta Arratzua-Ubarrundian, 23.000 panelekin
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak astelehen honetan argitaratu du Sociedad de Explotación Fotovoltaica Iota enpresak proiektatutako 5 MWn-ko bi proiektuetarako ebazpen hau.
Eusko Jaurlaritzak jendaurrean jarri ditu Gasteizen eta Arratzua-Ubarrundian bi eguzki-parke berri jartzeko baimen-eskaerak. Parke horietan, orotara, 23.000 panel baino gehiago jarriko lirateke.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak astelehen honetan argitaratu du Sociedad de Explotación Fotovoltaica Iota enpresak proiektatutako 5 MWn-ko bi proiektuetarako ebazpen hau.
Lehenengo proiektuak 11.760 moduluko eguzki-planta bat eraikitzea aurreikusten du, ia 4 kilometroko luzera eta 9,6 hektareako azalera duen lurpeko ebakuazio-linea bat.
Helios Vitoria deiturikoa Gasteizko lurretan kokatuko litzateke eta 2,3 milioi euro inguruko aurrekontua du guztira.
Bigarren proiektua, Helios Vitoria 2, 11.396 moduluk osatzen dute, MWn-eko guztizko potentziarekin. 6 kilometroko ebakuazio linea du lur-azpitik eta beste 2,6 kilometrokoa airetik.
Proiektu honek ia 9,9 hektareako azalera du da Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia udalerrien lurretan kokatuko da, 4,6 milioi euro inguruko aurrekontuarekin.
Iragarki hau argitaratuta, herritarrek eta erakundeek bi proiektuei dagokien dokumentazioa aztertu ahal izateko eta, hala badagokio, alegazioak aurkezteko hilabeteko epea zabaltzen da.
Zure interesekoa izan daiteke
Bost urteko kartzela zigorra ezarri diete bi gazteri Donostian adingabe bat hiltzen saiatzeagatik
Bi auzipetuek gertatutakoa onartu eta akordioa lortu dute Fiskaltzarekin. Hala, 12 urteko zigorra beharrean, bost urtekoa jaso dute, eta sei urtez, ezingo dira biktimarengana hurbildu, ezta harekin harremanetan jarri ere. Hilketa saiakera 2025ean gertatu zen Donostiako ikastetxe baten atarian. Lau gizon, horietako bi adingabeak, beste adin txikiko bat hiltzen saiatu ziren.
Santander-Bilbo trenbideko zirkulazioa berreskuratu dute, kable-larpurketa baten ondorioz etenda egon ostean
Adifen arabera, gorabehgera konpondu da eta zirkulazioa berreskuratu da. Santander-Bilbo zabalera metrikoko lineako trenek pixkanaka berreskuratuko dituzte igarotze maiztasunak.
A-1 autobidearen erreietako bat ireki dute Olaztin, Irunerako noranzkoan, kamioi batek izandako istripuaren ondorioz guztiz itxita egon ostean
Kamioia bidetik atera da, eta zama errepidean zabalduta geratu da. Ezbeharra 395. kilometroan gertatu da, Irunerako noranzkoan. 07:00etatik errepidea guztiz itxita egon ostean, erreietako bat ireki dute. Gainera, trafiko-zirkulazioa NA-2410 bigarren mailako errepidetik bideratu da, Ziordiarako irteeratik.
Ehunka lagunek salatu dute Muskiz eta Abantoko herritarrak "hiltzen" ari dela Petronor
Bizkaiko bi herri horietako bizilagunak kalera atera dira ostegunean izandako bentzeno ihesaren aurka protesta egiteko. Salatu dutenez, agintariek "berandu" hartu zituzten prebentzio neurriak, bentzeno maila altuak goizean atzeman zituzten arren. Jaurlaritzari neurriak eskatu dizkiote, halakorik berriro gerta ez dadin.
Sei pertsona zauritu dira BI-636 errepidean, Zallan, izandako auto istripuan
Bolunburuko tuneletik gertu jazo da istripua, Kadaguako korridorean, eta zirkulazioa eten dute larrialdietarako zerbitzuak inguruan lanean ari ziren bitartean. Dena dela, 13:35 aldera ireki dute berriro.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, gaueko aisialdirako lokal batean edalontzi batekin gizon bat larri zauritzeagatik
Biktima ospitalera eraman behar izan zuten, masailalbo-hezurrean eta begi batean zauriak zituelako, eta atxilotua epailearen esku uzteko zain dago.
Tolosako Ospitalea 2031rako egongo da eraikita
Erietxea eraikitzeko proiektua esleitu du Jaurlaritzak, 107,6 milioiko inbertsioarekin. Ospitalea udalerriko sarreran kokatuko da, ia 8.500 metro koadroko lursail batean. Ospitalizazioko 90 ohe izango ditu eta 380 profesionalek jardungo dute bertan.
Martxoak 3 elkarteak "Espainiako Erresumak 1976ko gertakariengatik duen erantzukizuna onartzea" eskatu du
Biktimen elkarteak omenaldia egin die "martxoaren 3ko garra bizirik mantendu dutenei".
Gizon bat atxilotu dute Cadizen emaztea hiltzea leporatuta
Emakumearen gorpua haren etxean aurkitu zuten, Puerto de Santa Marian.