EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Cadizen emaztea hiltzea leporatuta

Emakumearen gorpua haren etxean aurkitu zuten, Puerto de Santa Marian.

Espainiako Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu zuen atzo, ostirala, arratsaldean, Puerto de Santa Mariako (Cadiz) etxebizitza batean bikotekidea hilda aurkitu ostean. Ustezko krimen matxista gisa ikertzen ari dira gertaera hori.

Ikerketako iturriek baieztatu dutenez, 44 urteko emakume horren heriotza bortitza izan daitekeen arren, gorpuari autopsia egin arte itxaron behar da heriotza zerk eragin duen argitzeko.

112 larrialdietarako zerbitzuak jakinarazi duenez, Los Romanos auzoko etxebizitza batean emakume bat artatzeko abisua jaso zuen, eta osasun-langileek haren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.

Zure interesekoa izan daiteke

Indarkeria haurdunaldian argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haurdunaldian ematen den genero indarkeria kasuak osasun-kontsultei esker identifikatu daitezke

Haurdunaldian emakumeek harreman estua izaten dute osasun-sistemarekin: emaginarekin, ginekologoarekin eta erizainarekin dituzte kontsultak. Hilabete horiek giltza izan litezke genero-indarkeria egoerak identifikatzeko. Osasun eta gizarte-arloen aldetik erantzun koordinatua emateko beharra aldarrikatu dute adituek Donostian, “Indarkeria eta amatasuna” izeneko udako ikastaroan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X