Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Gau erabakigarria Anoetan, Ekialde Hurbileko gatazka eta tolosar baten gorpuaren agerpena Parisen

Gaur Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Jon Martin (Reala) eta Gorka Guruzeta (Athletic), Errege Kopan.

Jon Martin eta Gorka Guruzeta, joaneko partidan, San Mamesen. Argazkia. Europa Press

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Gau erabakigarria Anoetan: Donostiak intentsitate handiko gaua biziko du gaur Realaren eta Athleticen arteko Kopako derbiaren inguruan. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en, ETB Onen eta kirolakeitb.eus-en.

- Ekialde Hurbileko gatazka. Tentsio handia Ekialde Hurbilean, Iranen, Israelen eta Estatu Batuen arteko gatazkaren ondorioz. Misil, drone eta bonbardaketen bidezko erasoek jarraitzen dute. Aldi berean, Iranen aliatu diren taldeek —Hezbolak, esaterako— erasoak egin dituzte Libanotik.

Gatazka Golkoko hainbat herrialdetara hedatzen ari da, eta eskualde mailako gerra zabalago baten arriskua handitu egin da.

-Tolosako gizon baten gorpu zatikatua aurkitu dute. 33 urteko gizon tolosar baten gorpua aurkitu dute Parisko etxebizitza batean, zatituta, eta gizon bat atxilotu dute hilketaren egilea delakoan. Bobignyko Fiskaltzak hilketa eta atxiloketa baieztatu ditu. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X