Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
ESKOLA-JAZARPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkarretaratzea deitu dute Cintruenigon, familiak eskola-jazarpenarekin lotu duen neska baten heriotza salatzeko

Neskaren hileta-elizkizunean irakurritako gutun batean, familiak salatu zuen bullyingak hil duela adin txikiko neska. 

 

 

Cintruenigoko Udala, artxiboko irudi batean.

'Eskola-jazarpenak hil egiten du' goiburupean, Cintruenigoko Udalak elkarretaratzea deitu du datorren astelehenerako, hil berri den herriko neska gazte baten omenez. Haren familiak eskola-jazarpenarekin eta ziberjazarpenarekin lotu du heriotza. 

Neskaren aldeko hileta-elizkizunean irakurritako gutun batean egin zuen salaketa familiak. "Ez da gaixotasun bat izan, ezta patua ere (...) bullyinga izan da". 

Bere aldetik, Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak ziurtatu du kasuaren berri izan zutenetik, "protokoloak zorrotz" bete direla. Familiari "doluminak" helarazi ondoren, azaldu du ez duela gaiarekin lotutako beste informaziorik emango, konfidentziala delako. 

Gobernu bileraren osteko agerraldian mintzatu da Remirez, eta hildako neskaren familiak eskatutakoa azaldu du hedabideen aurrean: "ez dezagun erabili kasu hau helburu politikoekin". Bere hitzetan, "zoritxarrez", ordezkari publiko bakarren bat hala erabiltzen ari da. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X