TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Realzaleak Sevillara begira, Santanderreko tragedia, eta azken ordua Ekialde Hurbiletik

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

SANTANDER, 03/03/2026.- Al menos cuatro personas han fallecido y dos continúan desaparecidas tras al caerse al mar de una de las pasarelas peatonales de madera que hay en la zona del Bocal, en Santander, que se ha roto este martes cuando un grupo de siete jóvenes pasaba por ella. De los siete, cuatro han fallecido y sus cuerpos han sido rescatados del mar o en las rocas bajo la pasarela, dos están desaparecidos y una joven ha sido trasladad con hipotermia grave al hospital de Valdecilla. EFE/Román G. Aguilera
Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Realzaleak Sevillara begira: Apirilaren 18an Sevillara joateko hegaldiak eta ostatua bilatzeko eguna. Realak Atletico Madrilen aurka neurtuko ditu indarrak egun horretan Sevillako La Cartuja futbol-zelaian jokatuko den finalean. Talde txuri-urdinak 1-0 irabazi zien atzo zuri-gorriei Anoetan, Oyarzabalek azken minutuetan penalti bat sartu ostean.

- Tragedia Santanderren:  Espainiako Gobernuaren Kantabrian duen Ordezkaritzak atzo jakinarazi zuenez, Santanderren hildako bost pertsonen artean Barakaldoko (Bizkaia) 19 urteko bi neska zeuden eta Balmasedako (Bizkaia) 21 urteko mutil bat. Gainera, Bilarreko (Araba) gazte bat larri dago Marques de Valdecilla Unibertsitate Ospitalean.

- Azken ordua Ekialde Hurbiletik: Iranek Israelen eta Estatu Batuen aliatu diren Golkoko herrialdeen aurkako beste eraso uholde bat egin du gaur goizaldean, Washingtonek eta Israelek Teheranen aurka abian jarritako operatiboaren ondorioz Ekialde Hurbilean piztutako gerraren seigarren egunean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X