2026ko txotx denboraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uberrek % 20ko deskontua egingo du Gipuzkoako sagardotegietarako joan-etorri bidaietan

Uberrek, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta Sagardotegi Elkarteak akordioa lotu dute txotx denboraldi honetarako.

sidra sagardoa sidreria sagardotegia txotx efe
Sagardotegi baten barnealdeko artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Gipuzkoako sagardotegi batera joateko edo bertatik itzultzeko erabiltzen duten lagunek % 20ko deskontua izango dute Uberreko zerbitzuan, Uber, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen eta Sagardotegi Elkartearen arteko akordio bati esker txotx denboraldi honetarako.

Sagardotegien erabiltzaileek deskontua jaso ahal izango dute bidaia Donostia, Astigarraga, Hernani, Urnieta eta Usurbilgo 40 sagardotegietako batean hasten edo helmuga dutenean, txotx denboraldiaren amaierara bitartean (maiatzaren azken astea).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X