SANTANDERKO ISTRIPUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santanderko Udalak espedientea ireki dio pasabideari buruzko abisua jasota "bere lana egin ez zuen" udaltzainari

Asteartean Santanderko egurrezko pasabide bat hautsi eta sei pertsona hil ziren, tartean hiru euskal herritar. Halaber, Elvillarko (Araba) neska batek Zainketa Intentsiboen Unitatean jarraitzen du.

SANTANDER, 04/03/2026.- Las labores para tratar de encontrar a la persona desaparecida tras el colapso de una pasarela costera de Santander, que ha provocado cinco jóvenes fallecidos, continúan desde las 8:00 horas, según ha informado la Delegación del Gobierno en Cantabria. EFE/Pedro Puente Hoyos

Santanderren hautsitako egurrezko pasabidea. Argazkia: EFE

Santanderko Udalak informazio- eta zigor-espedientea irekiko dio pasabidearen egoera txarrari buruzko abisua jaso arren "bere lana egin ez zuen" udaltzainari, Gema Igual alkateak jakinarazi duenez. 

Alkateak gaur kazetarien aurrean egin duen agerraldian onartu duenez, erantzun-kateak huts egin zuen

112 larrialdi zerbitzuak El Bocal izeneko eremuko egurrezko pasabideari buruzko ohartarazpena egin zion astelehenean, Santanderko istripua gertatu bezperan. Biharamunean, egurrezko pasabidea hautsi zenean bertatik igarotzen ari ziren sei pertsona hil ziren, tartean Barakaldoko bi neska eta Balmasedako mutil bat

Zehazki, herritar batek pasabidea hautsita zegoela ohartarazi zuen Kantabriako 112 larrialdi zerbitzuetara egindako dei baten bidez, eta handik igarotzen zen edozein pertsona "hil zitekeela". 

Zerbitzu horrek informazio hori helarazi zion Kantabriako hiriburuko Udaltzaingoari, baina abisua ez zen bideratu.

Biharamunean, pasabidea hautsi egin zen Herasko La Granja ikastetxeko zazpi ikasle bertatik igarotzen ari zirenean. 

Pasabidea puskatu eta gero, gazteak haitzartera eta itsasora erori eta horietako sei hil egin ziren. Halaber, Elvillarko (Araba) neska batek Zainketa Intentsiboen Unitatean jarraitzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X