M8
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Feminismoak kaleak hartuko ditu gaur

Hiru manifestazio deialdi izango dira aurten martxoaren 8an. Batetik, ohi bezala, Euskal Herriko Mugimendu Feministak 5 hiriburutan eta dozenaka herritan eguerdirako egin duena. Bestetik, Itaia antolakunde sozialistak 6 hiriburutan eta 21 udalerritan deitutakoak. Azkenik, talde abolizionista sortu berriek EAEn eta Nafarroan deialdi propioa egin dute. Martxa guztiak noiz eta non abiatuko diren bildu dizuegu.

Miles de personas se han manifestado en 2025 por las calles de Pamplona para exigir la igualdad real entre hombres y mujeres, y frente al "fascismo reaccionario". La marcha, convocada por el Movimiento Feminista de Euskal Herria, ha partido desde Antoniutti para terminar en el Paseo de Sarasate y ha recorrido las calles de la capital navarra bajo el lema 'Faxismoaren kontra ausardia eta aliantza feministak' (Valentia y alianzas feministas contra el fascismo). En la manifestación han estado presentes parlamentarios forales de distinto signo político. Durante la marcha, marcada por las fuertes rachas de viento, aunque sin precipitaciones, se han gritado distintas consignas feministas, la principal, "Gora borroka feminista" (viva la lucha feminista). EFE/ Jesús Diges
Iaz Iruñean egindako manifestazio feminista baten irudia. Argazkia: EFE

Igandea egokitu da aurten martxoaren 8a, eta, hori dela eta, arratsaldean egin ohi diren manifestazioak eguerdian egingo dira Euskal Herriko hiriburu, hiri eta herrietan. Aurten, gainera, bada beste berezitasunik, 3 deialdi izango baitira; izan ere, urtero Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu ohi dituen manifestazioei Itaia antolakunde sozialistak eta koordinakunde abolizionistek antolatutakoak batuko zaizkie. 

Noiz eta non izango diren jakiteko, hona hemen deialdien nondik norakoak. 

- Mugimendu Feministaren manifestazioak

'Beste mundu bat feminismotik' leloa aukeratu du mugimendu feministak aurten M8rako. Goiburu horrekin, manifestazioa egingo dute 11:00etan, Baionako tren geltokitik abiatuta. 

Hego Euskal Herriko hiriburuetan eguerdi aldera egingo dituzte martxak. Hala, 12:00etan hasiko da manifestazioa Donostian, Antiguako tuneletik; Bilbon, Jesusen Bihotzean egin dute hitzordua, eta Iruñean, Antoniutti parkean. Gasteizko mugimendu feministaren manifestazioa 12:30ean abiatuko da San Anton plazatik.

Itaia antolakunde sozialistak Euskal Herriko 6 hiriburutan eta 21 herritan deitu ditu manifestazioak, 'Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki' lelopean. Goiztiarrena Donibane Garazin egingo dute, 11:00etan, Herriko Plazan. Ordu erdi geroago, 11:30ean, abiatuko da martxa feminista Donostiako Boulevardetik. Bilbon eta Gasteizen 12:00etan dute hitzordua, Moyua plazatik eta Andre Maria Zuriaren plazatik, hurrenez hurren. Iruñean 12:30ean hasiko da, Udaletxe plazan. Azken zita Baionan izango dute, 15:00etan abiatuko baita manifestazioa Merkatu plazatik.


- Talde abolizionisten deialdiak

Euskal Herriko Feminista Abolizionisten Koordinakundeak (EHFAK) Hego Euskal Herrian bakarrik deitu ditu manifestazioak, eguerdi aldean. Bilbon, 12:00etan batuko dira, Zabalburun, eta Donostian, Ondarretako Erlojuan egin dute zita, 11:45ean. Dena dela, 12:00etan, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutakora bilduko dira. Ordu erdi geroago, 12:30ean, beste bi manifestazio daude deituta: Gasteizen, San Anton plazan, eta Durangon, Ezkurdin. 

Coordinadora 8M Euskal Herriko Mugimendu Feminista taldeak, bestalde, bi hitzordu deitu ditu: bata, Bilboko Arriaga plazan, 12:30ean, eta bestea, Iruñean, ordu berean, baina San Frantzisko plazan.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 07/03/2026.- Aficionados de Osasuna, en respuesta a una convocatoria del colectivo Sadar Bizirik, se han manifestado este sábado en Pamplona para denunciar las cargas policiales al término del encuentro disputado en el estadio de El Sadar contra el Real Madrid y exigir la dimisión o cese de la delegada del Gobierno, Alicia Echeverría. EFE/Jesús Duges
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariaren dimisioa eskatu dute zale gorritxoek manifestazio batean

Sadar Bizirik elkarteak deituta, protesta egin dute ehunka lagunek Iruñean. Osasunak duela bi aste Real Madrilen aurka jokatutako partida amaitu ostean Espainiako Poliziak erabilitako indarkeria salatu dute, eta Alicia Echeverriari erantzukizunak bere gain hartzeko eskatu diote. "Ezin dugu normalizatu etxean bertan amorruz eta bortizkeriaz gu jipoitzea", nabarmendu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X