EAEko nerabeen % 61,2k uste dute gurasoak adin berean baino hobeto daudela, 2008tik izandako daturik txarrena
Hori da Eusko Jaurlaritzaren Haurren, Nerabeen eta Gazteen Behatoki berriak egindako "Nerabeak Euskadin. Egoeraren pertzepzioa eta balioak" txostenaren ondorioetako bat.
Bikote gazte bat, aulki batean eserita. Egile-eskubiderik gabeko irudia.
Haurren, Nerabeen eta Gazteen Behatokiak egindako ikerketa baten arabera, EAEko 15 eta 17 urte bitarteko nerabeen % 61,2k uste dute gurasoak adin berean baino hobeto daudela. Hala ere, baikortasun mailak behera egin du, eta 2008az geroztik izan den mailarik baxuenean dago.
"Nerabeak Euskadin. Egoeraren pertzepzioa eta balioak" izeneko txostenak 15 eta 17 urte bitarteko nerabeen erradiografia eskaintzen du, Gazteen Euskal Behatokiak adin tarte horretako neska-mutilei azken 25 urteetan egindako inkesten emaitzak aintzat hartuta.
EAEko nerabeek eskubide zibilen aldeko posizio oso definituak dituzte. Zehazki, ia % 88,4 sexu berekoen arteko ezkontzen alde daude, % 88,4 eutanasiaren alde, eta % 83,7, abortuaren alde. Oro har, klima aldaketarekiko kontzientzia oso handia dute eta % 89,9k klima aldaketari aurre egiteko neurri sendoagoak eskatzen dituzte.
Halaber, nerabe mutilen 10etik 4k uste dute berdintasunak mugak gainditu dituela eta % 14,6k uste dute genero indarkeria ez dela existitzen eta asmakizuna dela.
% 47,1ek gauez bakarrik ibiltzeko beldurra dute, eta beldur hori askoz ere ohikoagoa da nesken artean (% 66,4) mutilen artean baino (% 29,1).
Eta mundu digitalari dagokionez, gehienek uste dute sare sozialek harremanen kalitatea okertzen dutela (azalekoagoak dira % 78,9ren ustez, eta isolamendua larriagotzen dute % 70,8ren iritziz), eta gehien-gehienek uste dute eragin negatiboa dutela bai errendimendu akademikoan ( % 81,5) bai osasun mentalean ( % 76,6) ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Telekomunikazioen eta telefoniaren alorra da kontsumitzaleen artean erreklamazio gehien eragiten dituena
Bigarren postuan bankuen sektorea dago, eta hirugarren lekuan energia eta ur hornidurarekin lotutako kexak daude. EAEko kontsumo erreklamazioen erdiak online egindako erosketetan sortu dira.
Ekain Perrinok "marikoi zikina" oihukatzen zioten bitartean kordea galtzeraino jipoitu zuten akusatu guztiak ezagutu ditu
2021eko ekainaren 6ko goizaldean Perrinori eraso egitea egotzita hamaika pertsonaren kontrako epaiketa hasi da astelehen honetan Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Biktimak kontatu duenez, orduan izandako lesio fisikoez gain, lesio psikikoak ditu eta tratamendu psikiatrikoa jasotzen ari da oraindik.
Eusko Jaurlaritzak Haurren eta Nerabeen Behatokia eta Gazteen Behatokia bateratu ditu, aldaketei aurrea hartzeko
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak egitura sendoagoa, koherenteagoa eta eraginkorragoa lortu nahi du, belaunaldi berrien erronkei aurrea hartzeko asmoz.
Beloradoko moja ohiak komentutik ateratzen hasi dira, etxea uzteko epea agortzear dela
Zazpi moja ohietatik bi monasterioa husten ibili dira goizean, eta gainerako bostak lehenago irten dira komentutik. Senitartekoen etxeetara ari dira eramaten haien gauzak, baina badirudi Urduñako (Bizkaia) komentura lekualdatuko dituztela, tarte baterako, behintzat.
Etzakit, Leire Martinez, SA, Neomak eta Celtas Cortos, Foru plazan Andre Maria Zuriaren jaietan
Abuztuaren 4tik 8ra joko dute talde eta bakarlari horiek, Gasteizko festetan.
Lekukoen txanda, hilkutxen iruzurrari buruz Valladoliden egiten ari diren epaiketan
23 pertsona daude auzipetuta hilkutxak erraustu aurretik kendu eta berriro salgai jartzeagatik.
Abian da matrikulazio epea Nafarroan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ratioak murriztuta
Berritasunetako bat da datorren ikasturtean D eredua ezarriko dela Erriberako bi ikastetxetan.
Albiste izango dira: Ekain Perrinori egindako eraso homofoboaren epaiketa, lanuzteak Tubos Reunidosen eta Mojtaba Khamenei, Irango buruzagi goren berria
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Feminismoaren defentsak ez du adinik
Adin guztietako herritarrek bat egin dute martxoaren 8ko egunaren harira antolatutako mobilizazioetan, berdintasunaren alde. Gazteak kezkatuta agertu dira, sare sozialetan hedatzen den feminismoaren kontrako diskurtsoarekin. Emakumeak bat eginda egon daitezela aldarrikatu dute.