BILAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azkenekoz Fustiñanan ikusi zuten 17 urteko neska baten bila ari dira

Zabaldutako datuen arabera, 1,60 metro luze da, gorpuzkera mehea du, eta begi marroiak eta ile beltz luzea ditu.

Azkenekoz Fustiñanan ikusi zuten 17 urteko neska baten bila ari dira, eta Espainiako Gobernuaren Desagertuen Zentro Nazionalak (CNDES) hura aurkitzeko laguntza eskatu die herritarrei. 

Bilaketa-abisuan zabaldutako datuen arabera,  desagertutako gaztea 1,60 metro luze da, gorpuzkera mehea du,  eta begi marroiak eta ile beltza ditu.

CNDES zentroak bere ohiko bideetatik eman du desagerpenaren berri, eta gogoratu du "edozein datu" dela garrantzitsua, bilaketan laguntzeko. Horretarako, Polizia Nazionalaren 091 edo 116000 telefonoak erabiltzea eskatu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X