Albiste da
Industria Defendatzeko Taldearen bilera |
SEXU-ERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik

Biktimak jarritako salaketaren arabera, San Frantzisko kaleko atari batean sexu-erasoa egiten saiatu zen atxilotua, 42 urteko gizona. Sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta atxilotu dute.
San Frantzisko kalea Bilbo
Gertakariak izan ziren Bilboko San Frantzisko kalea.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon, astearte goizaldean emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik San Frantzisko kaleko atari batean. 

Gertakariak 06:30ak inguruan gertatu ziren. Biktimak emandako testigantzaren arabera, bikotea elkarrekin sartu zen erasoa jaso zuen atarian, baina gizona erasokor jarri zen eta biktima itotzen saiatu zen, ia konortea galarazteraino. Ihes egiten saitu zenean, kolpeak eta hozkadak jaso zituela ere salatu du. Hala ere, alde egin eta laguntza eskatzeko aukera izan zuen.

Ertzaintzak gerora atxilotu zuen 42 urteko erasotzailea, emakumeak emandako datuetan oinarrituta. Sexu-askatasunaren aurkako delitu bat leporatzen diote. 

Bilboko ertzain-etxean dago atxilotuta ikerketa burutzen ari diren agenteek eginbideak amaitu arte. Ondoren, epailearen aurrera eramango dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X