Osakidetzak bere gain hartu ditu anputatutako gorputz zatien kostuak eta kudeaketa
Euskal osasun sistema publikoak instrukzio berri bat onartu du, eta, horren arabera, bere gain hartuko ditu gorpuzki horiek errausteko kostuak eta tramiteak, beti ere pazientearen edo haren senideen baimena izanez gero.
Osakidetzak bere gain hartu ditu ebakuntza kirurgikoetatik, anputazioetatik edo abortuetatik datozen gorpuzkien kudeaketa eta kostuak, beti ere, pazientearen edo haren senideen berariazko baimena izanez gero.
Osasun Sailak ostiral honetan jakinarazi duenez, egoera horietan kaltetuei eta haien gertukoei "erantzun gizatiarragoa, enpatikoagoa eta errespetuzkoagoa" eman nahi zaie.
Hala ere, pertsona horiek horrela erabakitzen badute errausketaren kostuak eta tramiteak beren gain hartu ahal izango dituzte, hilotz-osasunaren arloan indarrean dagoen araudia betez.
Kasu horietan guztietan, Osakidetzak gorpuzkien kausa eta jatorria ziurtatuko duen osasun ziurtagiria emango du, ezinbesteko baldintza baita lekualdaketa, errausketa edo ehorzketako tramiteak egiteko.
Osasun Sailaren arabera, anputatutako pertsonak ordezkatzen dituen ANDADE elkarteak Euskadin duen ordezkaritzari entzuteko prozesuaren ondoren hartutako konpromisoa da.
500 eurotik gora, anputatutako gorputz-atal bat garraitu eta errausteagatik
Pasa den otsailean, hanka moztu zioten gizon baten kasua jakinarazi zion Arartekoak Eusko Jaurlaritzari. Gizonak 500 euro ordaindu behar izan zituen errausketa kostu eta tramiteengatik, eta Euskadiko Herriaren Defendatzailearengana jo zuen. Ondoren, gizonari dirua itzultzeko eskatu zion Arartekoak Osakidetzari.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrikaren hasiera zuzenean Atharratzetik
24. Korrika martxoaren 19an hasiko da Atharratzen. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da 14:30etik aurrera.
"Barkamena" eskatu die La Sallek Patxi Ezkiagaren biktima guztiei
Erakundeak publiko egin duen oharrean biktimek “bizi izandako sufrimendua” aitortu du bai eta, une hartan, gertatutakoa prebenitzen edo detektatzen jakin ez izana” ere. Halaber, “zubiak eraikitzeko, topaketa-bideak bilatzen jarraitzeko, eta eragindako mina aitortzeko bidean aurrera egiteko” borondate argia erakutsi du.
Lekuko-hartze "sinboliko eta hunkigarriak" izango dituela aurtengo Korrikak aurreratu dute antolatzaileek
EITBren Bilboko egoitzan egin dute AEKren aldeko lasterketaren aurkezpen soziala. Gizarteko eragile ugari izan dira bertan. Aurtengo edizioan 3.400 lekuko-hartze baino gehiago izango direla iragarri dute antolatzaileek, inoiz baino gehiago, eta horietako asko "sinbolikoak eta hunkigarriak" izango direla diote.
Protesta jendetsua Eibarren, haurreskoletan plaza nahikorik ez dagoela salatzeko
Dozenaka familiak protesta zaratatsua egin dute ostegun honetan Eibarko Untzaga plazan, herriko haurreskoletan plaza nahikorik ez dagoela salatzeko.
Rene Redzepi Noma jatetxeko sukaldari daniarrak kargua utziko du, langile ohiek abusuak leporatu ondoren
2009. eta 2017. urteen artean Redzepik kalte fisikoak eta psikologikoak eragin zizkiela salatu zuten jatetxe horretako dozenaka langile ohik. "Aldaketek ez dute iragana konpontzen", azpimarratu du Redzepik.
Realak Sevillan jokatuko duen Kopako finalerako sarrera faltsuak saltzen ari direla ohartarazi du Ertzaintzak
Zale batek jarritako salaketa baten bidez, Ertzaintzak izapideak ireki ditu ustezko iruzur-delitu batengatik.
Osakidetzako 1.047 profesionalek salatu zituzten erasoak 2025ean; horietatik 856, emakumeak
Osasun Profesionalen aurkako Erasoen kontrako Europako Eguna dela eta, ostegun honetan, Osakidetzak zehaztu du 2025ean jakinarazitako eraso guztietatik 94tan (% 9) lesioa eragin zutela, gehienek bajarik eragin gabe. Gainerakoak, 953 guztira (% 91), lesiorik gabeko erasoak izan ziren, hala nola irainak eta mehatxuak.
Ikerketaren arabera, ezbeharra izan zen pasabideko torlojuak oso herdoilduta zeuden
Bocal inguruan izandako istripuaren ondorioz Polizia Zientifikoak egindako ikuskapenaren arabera, euskarriak eta torlojuak herdoilak janda zeuden.
Beloradoko moja ohiak monasteriotik atera dira, epea amaitu baino ordu batzuk lehenago
Francisco Canals Beloradoko moja ohien bozeramaileak jakinarazi duenez, 02:46an atera dira monasteriotik. Hori egin aurretik, Laura Garcia de Viedma abadesa ohiak elizako aldarean zegoen azken kandela eta eraikineko argi guztiak itzali ditu.