ARTXANDAKO KRIMENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik

Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean aurkitu zuten, 2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua, zatituta eta erreta, maleta baten barruan. 

 

artxanda crimen hilketa
Gorpua agertu zen jatetxe abandonatua, Artxandan.

Bost pertsona inputatu dituzte Artxandako krimenaren kasuarekin lotuta: horietako biri homizidio delitua egotzi diete, eta beste hiruri, laguntza ez ematearen eta krimena ezkutatzearen delitua.

Getxoko Auzitegiko Zibileko eta Instrukzioko epaile titularrak autoa kaleratu du, inputazioen berri emanez. Nolanahi ere, instrukzio-fasea oraindik ez dago itxita. 

2023ko abuztuaren 19an aurkitu zuten gizonezko baten gorpua, zatituta eta erreta, maleta batean, Bilboko Artxanda mendian dagoen abandonatutako jatetxe batean. 

Epaileak idatzian zehaztu duenez, bost auzipetuak hildako gizonaren pisu kideak ziren, eta, itxuraz, ordainketa batekin lotutako eztabaida baten ondoren gertatu zen hilketa. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X