AEK-k Korrikatik kanpo utzi du CCOO sindikatua, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan, Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak asteazken honetan Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan iragarri duenez. Elordik azaldu duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
Gainera, AEK-k zabaldutako ohar baten bidez bilera horren nondik norakoak eman ditu. AEKren Nazio Kontseilua Euskadiko CCOO sindikatuaren ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
CCOO sindikatuarekin zerikusia duten pertsonak
Argia argitalpenaren informazioen inguruan AEK-k azpimarratu duenez, "demostratutzat jotzen dugu helegite horien atzean, norbanako batzuen interesen aldeko jardunbidea ez ezik, modu antolatu eta sistematikoan helegiteak hauspotzen dituen talde bat ere badagoela, eta talde horretan badaudela CCOO Euskadi sindikatuarekin zerikusia duten pertsona esanguratsuak".
Hori dela eta, AEKren iritzian, "jardunbide antolatu eta sistematiko hori badoa euskararen ezagutza unibertsalaren kontra (…) euskaldunon hizkuntza-eskubideen kontra; hau da, Korrikaren mezuaren aurkako jardunbidea da".
Diskurtso eta jardunbide horien artean "kontraesana dago", AEKren buruz. "Bateraezintzat jotzen dugu jardunbide horiek sustatzea eta, batetik, eta 24. Korrikan CCOO Euskadiko zuzendaritzak lekukoa eramatea, bestetik", gaineratu du.
Plazaratutakoaren inguruan hausnarketa egiteko eskatu zieten sindikatuko kideei, eta AEK-k jakinarazi duenez, hurrengo egunean adierazi zuten ez zutela "euren burua Korrikan ikusten eta hortaz, ez duela parte hartuko".
CCOOk "apartheid soziala" salatu du
Santiago Martinez Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak salatu duenez, Korrikaren antolatzaileek betoa jarri diote sindikatuko zuzendaritzari aurtengo euskararen aldeko lasterketan parte har ez dezan.
Bilbon emandako prentsaurreko batean, Martinezek sindikatuarekiko "apartheid sozialaren estrategia" salatu du, eta adierazi duenez CCOO Euskadik "normaltasun osoz" parte hartu izan du orain arteko "Korrika guztietan"; nabarmendu duenez, kilometroa erosi ohi dute eta duela hiru bat urtetik martxan dute AEKrekin erakunde barruan formakuntza-prozesu bat.
Martinezek nabarmendu duenez, CCOO Euskadiko zuzendaritzak "irizpide demokratikoak ditu arau, eta afiliazio osoa ordezkatzen du". Era berean, dei egin die afiliatuei "nahi duten moduan parte har dezaten Korrikan, aspaldian antolatzaileak ere gainditzen dituen eta, orain bezala etorkizunean ere bazterketa-saiakerak gaindituko dituen jai batean".
ELA sindikatuak, berriz, “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOri, eta ustezko konspirazio baten biktima gisa bere burua aurkeztea kritikatu du. ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du.
ELAk esan du Estatuko sindikatuak eta PSOE oztopo direla hizkuntza-politikarako, eta CCOOri leporatu dio euskararen normalizazioa oztopatzea administrazioetan. Gainera, CCOO “euskararen etsaitzat” jotzea kritika politiko zilegia dela defendatu du, ez erasoa, eta bere militantzia inoiz baino indar handiagoz 2026ko Korrika babestera animatu du.
PSE-EEren aburuz, egoera hori intolerantziaren erakusgarri da, euskarari berari kalte egiten diona. Bere ustez, bazterketa horrek hautsi egiten du hizkuntza sustatzeko ekimen batek sustatu beharko lukeen "pluraltasun eta adostasun espiritua".
Hori dela eta, alderdiak iragarri du kargudun bakar batek ere ez duela Korrikako ekintzetan parte hartuko "politika horrek jarraitzen duen bitartean", eta antolakuntzarekin duen harremana berrikusiko duela iragarri du. Hala ere, euskara eremu guztietan sustatzeko konpromisoa berretsi du, eta elkarrizketaren eta hizkuntza-eskubideen errespetuaren aldeko apustua egin du, "edozein inposaketa edo jabetze ideologiko" baztertuta.
EITBk galdetutako EAJko iturrien arabera, alderdi jeltzaleak dei egiten die eragile politiko eta sozial guztiei euskara ez erabiltzeko eta eztabaida politikotik ateratzeko. "Batzuk eta besteak egiten ari diren instrumentalizazioarekin" ados ez daudela adierazi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.