2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte badira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen dena, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak.
La Niña fenomenoak hozte-efektua egin du 2025ean, eta horri esker, tenperaturek ez dituzte markak hautsi. Artxiboko argazkia: EFE
Azken 11 urteak, 2015etik 2025era doan tartea, erregistroak daudenetik izandako beroenak izan dira, Munduko Meteorologia Erakundeak (MME) gaur kaleratu duen txostenean jaso denez.
La Niña fenomenoak hozte-efektua egin du 2025ean, eta horri esker, pasadan urteak ez ditu markak hautsi. Hala, bigarren urte beroena izan da duela 176 urtetik bildutako erregistroei erreparatuta. Urteko batez besteko tenperatura industriaurreko batez bestekoa (1850 eta 1900 artekoa) baino gradu eta erdi (1,43 ºC) altuagoa izan da.
Horrenbestez, 2024a da azken mende pasatxoko urterik beroena: industriaurreko batez besteko tenperatura baino 1,55 gradu gehiago neurtu ziren orduan.
"Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak.
Desoreka energetikoa
MMEk azaldu duenez, berotzea desoreka energetikoaren ondorio da, Eguzkitik askatzen duena baino energia gehiago xurgatzen ari delako planeta. 1960an hasi ziren balio hori neurtzen, eta ordutik, desoreka hazi besterik ez da egin, bereziki azken 20 urteotan. Berotegi efektuko gasen kontzentrazioak (karbono dioxidoa, metanoa eta oxido nitrosoa) gora egin du, eta azken 800.000 urteetako balio altuena harrapatu du, erakundeak ohartarazi duenez.
Hain justu, 2024an izan zen atmosferako karbono dioxidoaren (CO2) hazkunderik handiena (1957an hasi ziren neurtzen), erregai fosilen isuriek eraginda, baina baita Lurrak eta ozeanoek energia xurgatzeko duten ahalmena gutxitu delako.
Eragina ozeanoetan
Metatutako gehiegizko energia hori apenas (% 1) igartzen da tenperatura igoeran, eta gehiena ( % 91) ozeanoek xurgatzen dute, eta gainerakoa (hurrenez hurren, % 5 eta % 3) lurrazal kontinentalak eta izotz masek. 2025ean ozeanoetan pilatutako beroak markak hautsi ditu, eta azken 20 urteetan 1960-2005 aldiaren bikoitza da.
Ondorioen artean, txostenak honako hauek aipatu ditu: itsas ekosistemak gehiago degradatu dira, biodibertsitateak atzera egin du, ozeanoek CO2 xurgatzeko duten ahalmena murriztu egin da, ekaitz tropikalak areagotu dira eta eskualde polarretan larriagotu egin da izotzaren urtzea.
Horrekin lotuta, Antartikan eta Groenlandian "galera nabarmenak "izan dituzte izotz-masetan, eta Islandian eta ta Ipar Amerikako Ozeano Pazifikoko kostaldean glaziarrek galdutakoa "apartekoa" izan da, deitoratu du MMEk. Horrez gain, Ozeano Artikoaren urteko batez besteko izotz-hedadura sateliteek erregistratutako baxuena eta baxuena izan da 2025ean.
Ondorio horiek guztiek, epe luzera, ozeanoak berotzea eta itsas maila igotzea ekarriko dute. 1993an satelite bidez egindako lehen neurketetatik itsasoak 11 zentimetro egin du gora. "Ozeanoen berotzean eta sakonera ozeanikoen PHan aldaketak atzeraezinak dira ehunka eta milaka urteko eskalan", azpimarratu du txostenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen parte hartzearekin
Jokabide suizidak dituzten pertsonak prebenitzeko eta artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Alerta Barakaldon gas-isuri handi batengatik
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen droga-trafikoaren dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman zituzten.
CCOO sindikatua, Korrikan parte hartu ez izanaz: "Etsaien aldean jarri gaituzte"
CCOO sindikatuaren kontrako "apartheid soziala" gaitzetsi du berriro sindikatuaren Euskadiko idazkariak, Korrikan parte hartzeari "betoa" jarri diotelakoan. Bestalde, euskararen aurkako eraso judizialik dagoela ukatu egin du sindikatuak.
Osakidetzaren EPErako izen-ematea ireki da, eta probak ekainean egingo dira
Deialdiak 5.425 plaza eskainiko ditu, horietatik 2.160, berriak. Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira.
Lau ibilgailuren arteko istripu bat izan da Malmasingo tuneletan, eta auto-ilarak sortu dira A-8an, Irunerako noranzkoan
Errepidea erabat irekita dago jada, baina ordu eta erdi edo eman du itxita, eta auto-ilara luzeak sortu dira. Lau lagun zauritu dira istripuan.
Albiste izango dira: Iparraldeko hauteskundeen emaitzak, Korrika eta Osakidetzako EPEa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.