ZEHAPENA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko futbol epaileek planto egin dute, erasoen ostean: ez dira Basaurin, Portugaleten eta Karabiganen ariko

Arbitroen Batzordeak erabaki du ez duela hiru klub horien zelaietara epailerik bidaliko, zenbait epaileren aurkako (batzuk, adingabeak) irainen, mehatxuen eta erasoen ostean jarrera aldatu dutela ikusi arte.

Una árbitra menor de edad denuncia insultos y amenazas en un partido en Basauri
Basauriko futbol-zelaia. EiTB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

Bizkaiko Arbitroen Batzordeak iragarri du ez duela epailerik bidaliko Basauri, Portugalete eta Karabiganeko (Mungia) zelaietara, azken asteetako gertakari larrien ondoren. Bi kasutan epaileak adingabeak ziren, batzordearen presidente Jon Agirrek azaldu duenez.

Basaurin, 16 urteko epaile bat iraindu, jazarri eta hiltzeko mehatxua egin zioten Soloarteko zelaian. Karabiganen, Mungian, beste arbitro adingabe bati eraso egin zioten, benjamin mailako partida batean. Gainera, duela astebete, Portugaleten, jubenilen ligako partida batean eraso fisikoa jasan zuen epaile batek.

Neurria indarrean egongo da inplikatutako klubek jarrera aldatu dutela frogatu arte; izan ere, batzordeak ohartarazi duenez, inork ez du damurik erakutsi. Arbitraje-elkargoak erasotako epaileen eskura jarriko du beharrezko laguntza psikologikoa, bereziki 16 urteko adingabeari, shock egoeran jarraitzen baitu.

Gainera, batzordeak kirol-batzordearen eta adingabeen defendatzailearen esku utzi du beste diziplina-neurriak hartzeko aukera, baita auzibidera jotzekoa ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X