Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAE

Eusko Jaurlaritzak Trans Memoriaren Eguna izendatu du azaroaren 20a

Dekretua elkarte eta erakunde sozialekin lankidetzan egin da, besteak beste, Naizen, Errespetuz eta Loratuz Lotu elkarteekin. Besteak beste, aukeratutako dataren proposamenean eta adostasunean parte hartu dute.

El Gobierno Vasco declara el 20 de noviembre como Día de la Memoria Trans en la CAV

Gobernu Kontseiluak astearte honetan onartu du EAEko Trans Memoriaren Eguna azaroaren 20an ospatzeko dekretua. "Trans pertsonen ikusgarritasunean urrats berri bat" dela adierazi dute.

EAEko transexualen memoria gogoratzeko eta aitortzeko data ezartzea du helburu. Horrela, joan den otsailaren 15ean onartutako 4/2024 Legean, genero-identitateagatik ez baztertzeari buruzkoan, aurreikusitakoa garatu du. 

Zehazki, lege horren 6. artikuluak euskal administrazio publikoei trans memoriaren berreskurapenean eta hedapenean lan egiteko eskatzen die, bai eta memoria jardunaldiak eta aintzatespen-guneak sustatzeko ere.

Dekretua elkarte eta erakunde sozialekin lankidetzan egin da, besteak beste, Naizen, Errespetuz eta Loratuz Lotu elkarteekin. Aukeratutako dataren proposamenean hartu dute parte, eta hura elkarteekin adostu dute.

Gizarte bidezkoago, inklusiboago eta aniztasunarekiko errespetuzkoago batekiko "konpromiso instituzionala indartzea" du helburu.

Trans Memoriaren Eguneko adierazpenarekin, Eusko Jaurlaritzak genero-identitateagatik diskriminazioa, ikusezintasuna edo eskubide-urraketak jasan dituztenen memoria zaindu nahi du, eta, aldi berean, EAE "pluralago eta demokratikoago" bat sustatu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X