Diziplina batzordea

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zigorrak ezarri dizkiete Basauri BEA taldeari, entrenatzaileari eta lau jokalariri, epaile neska bati egindako erasoengatik

Klubak hiru partida ateak itxita jokatu beharko ditu; entrenatzaileari eta jokalariei, berriz, lau eta sei partida arteko zigorrak ezarri dizkiete. Gainera, isun ekonomikoak ordaindu beharko dituzte; klubaren kasuan, 600 eurokoa.

Una árbitra menor de edad denuncia insultos y amenazas en un partido en Basauri

Emakumezko epaile adingabe batek salatutako irain eta mehatxuen ostean, diziplina-batzordearen ebazpena etorri da. Basaurin izan zen futbol partida, asteburuan, Soloarteko zelaian, eta orain zigorrak etorri dira.

Horren arabera, etxeko taldeko lau jokalariri 4 eta 6 partida arteko zigorra eta isun ekonomikoak ezarri dizkiete. Era berean, entrenatzaileri isuna eta lau partidako zigorra jarri diote, eta klubak hiru partida jokatu beharko ditu ateak itxita. Zigor ekonomikoa ere jarri diote: klubak 600 euroko isuna ordaindu beharko du

Gertaerak Basauri BEA eta Delta Duo taldeen arteko neurketan izan ziren, talde bisitariak luzapenean berdindu zuenean (3-3). Une horretatik aurrera, epaileak aktan jaso zuenez, hainbat jokalari, talde teknikoko kide eta zale iraintzen hasi zitzaizkion, eta mehatxu larriak egin zizkioten.

Aldagelara joan zen, eta mehatxuekin jarraitu zuten; are, batzuk bertara sartzen saiatu zirela ere salatu zuen emakumeak.

Kasua Bizkaiko epaileen batzordera eraman zuten. Gertatutakoa aztertu eta zigorrak ezarri ditu. Gertatutakoa gorabehera, gazteak hurrengo partidetan arbitratzen jarraitzeko asmoa agertu du.

Eder Perez Manzanares Bizkaiko Futbol Federazioko idazkari nagusiak adierazi du Basaurin gertatutakoak “oso gertakari larriak” direla, eta erakunde honek “epaileen aurkako indarkeriarekin amaitzeko” duen determinazioa nabarmendu du.

Gure epaileak babestu nahi ditugu eta indarkeriaren aurkako jarrera sendoa dugu. Bizkaian epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da”, adierazi du. Era berean, azpimarratu du zigorrak “zorrotzak” eta “ezohikoak” direla.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen arukako indarkeria Bizkaian desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioko presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela  lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horretaz gain, egoerari modu orokorrago batean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du, eta horretarako  lan egin behar dela Federaziotik bezala, futbolaren egitura osotik ere. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X