TRANS PERTSONAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan

Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzu hori.  Osakidetzako zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea. 

Es una ley, tras una larga negociación, ha provocado importantes choques entre PSOE y Unidas Podemos, los dos partidos que forman el Gobierno de España.
EFEren artxiboko argazkia

Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan maiatzetik aurrera, "errespetuzko eta gertuagoko arreta eman asmoz". 

Ostegun honetan Donostian aurkeztu dute Euskadiko Pertsona transentzako osasun-arretarako gida berria, pertsona transen Lehen Mailako Arretaren "zeregina indartu" eta "irisgarritasuna, kalitatea eta ekitatea hobetzen dituen dokumentua, Lore Bilbao Osakidetzako zuzendari nagusiak azaldu duenez.

Prentsaurrekoan, Bilbaok prozesuan eragile guztiek izan duten inplikazioa nabarmendu du, bereziki trans kolektiboaren eskubideen alde lan egiten duten elkarteena. Osakidetzako zuzendariaren hitzetan, gida horren helburua da "trans bakoitzak gure osasun-sisteman entzuna, errespetatua eta segurua sentitzen den ingurune bat aurkitzea". 

Berrikuntza nagusiak

Berrikuntza nagusien artean, nabarmentzekoa da Pertsona Transentzako Lehen Mailako Arreta Zerbitzuak abian jarrik direla EAEko hiru hiriburuetan. Era horretara, gertuko arreta jasoko dute pertsona transek. Gipuzkoan, esaterako, zerbitzu hau Donostiako Alde Zaharra Osasun Zentroan egongo da, goizean gida aurkeztu duten tokian bertan. 

Beste berrikuntzetako bat prozedura jakin batzuk pixkanaka deszentralizatzean datza, hala nola hormona-terapia, konplexutasun txikiagoko interbentzio kirurgiko batzuk eta laguntza bidezko ugalketa.Horri esker, irisgarritasuna hobetu eta osasun-sistema publikoaren baliabideak optimizatu ahal izango dira. 

Ekimen horrekin, Osakidetzak azaldu duenez, Euskadik "urrats sendoa" ematen du osasun "eredu inklusiboago, bidezkoago eta eskubideetan oinarrituago baterantz, zeinak trans pertsonak arretaren erdigunean jartzen dituen eta bizitzan zehar haien beharretara egokitutako erantzuna bermatzen duen".

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X